argia.eus
INPRIMATU
Bretainieraren aldeko “Korrika” hilaren 24an hasiko da
  • Ar Redadeg bretainieraren aldeko lasterketa ospatuko dute maiatzean, aurten laugarrenez. Hilaren 24tik 31ra bitartean Montroulez herritik Groñwelera iritsi arteko lasterketa herrikoia egingo dute.

Ane Lusarreta 2014ko maiatzaren 08a
Ar Redadegen 2012. edizioa. (Argazkia: Ar Redadeg)

Ipar Euskal Herriko AEK elkarteak bretainieraren aldeko lasterketa horretan parte hartzeko deia zabaldu du.

Baionatik aterako diren autobusak antolatu ditu Groñweleko amaiera jaialdian parte hartzeko, maiatzeko azken egunean.

Izena emateko telefono zenbakia eta posta elektronikoa jarri dituzte erabilgarri: 0559257609 eta aek@wanadoo.fr.

Honakoa da aurtengo Ar Redadegen 2014ko bideoklip ofiziala