Brasilen erretako museoak ez zuen asegururik, ez suhiltzaile brigadarik

  • Ondarea babesteko segurtasun neurri oinarrizkoenak ere ez zituen Rio de Janeiroko museoak. Ordaindu ezin zituzten kostu gehigarriak zirela argudiatu dute museoko zuzendaritzatik.


2018ko irailaren 05an - 14:55

Ondare baliotsuak asegururik ez izateak eta suteari aurre egiteko suhiltzaile brigadarik ez edukitzeak brasildarren haserrea eragin du, beste hainbat gabezia ere atzeman baitira: mantenu lanetara eta eraikinak zituen egitura arazoetara (itoginak, esaterako) bideratu beharreko diru-laguntza publikoetan egindako murrizketak, besteak beste.

Suhiltzaileen lizentziarik gabe jardunean ari ziren museoan. Bertako zuzendariorde Cristiane Serejok onartu du museoaren erabakia izan zela asegurua ez kontratatzea eta brigada ez sortzea.

Lehen datuek diotenez, museoan zeuden 20 milioi obren %90a suntsitu ditu suteak. Hego Amerikako museo nazional garrantzitsuena zen Rio de Janeirokoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Museoak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude