Atsekabea eta haserrea Brasilgo Museo Nazionala kiskali delako

  • 20 milioi pieza zituen 200 urteko museoak eta gehienak suntsitu dira.


2018ko irailaren 04an - 09:49
Museoa sutan (Argazkia: Perfil.com)

Igandeko 19:30ak aldera hasi zen sutea. Segurtasuneko lau kide zeuden barruan sua hasi zenean, baina garaiz ateratzea lortu zuten. Ez da zauriturik izan, eta Brasilgo presidente Michel Temerrentzat galera “neurtezina” izan da. Egun tragikotzat jo zuen irailaren 2a.

Museoak 20 milioi pieza baino gehiago zituen eta sutearen indarra ikusita, gehiena galdu dela uste dute adituek. Finantzaketa murrizketak eta mantentze eskasak sutearen eragileak izan daitezkeela salatu dute.

Museoan, besteak beste, animalia disekatuak, indigenen erremintak, dinosauroen fosilak eta 11.500 urteko Luzia izeneko emakume baten garezurra, (Ameriketan aurkitu den zaharrena) zituzten jasota.

Mercio Gomez Indioen Fundazio Nazionala elkarteko presidenteak museoaren erreketa  Alejandriako liburutegiko sutearekin alderatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Museoak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude