“Borroka-aliantzak pandemia garaian” mahai ingurua antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak

  • Herri mugimenduen borroka moldeez mintzatzean, aliantzen gaia maiz ateratzen dela eta, hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dute azken urteotan Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek. Ibilbide hori borobiltzen saiatuko dira datorren abenduaren 10ean, ostegunean, Donostiako Doka Kafe Antzokian antolatu duten mahai-inguruan.


2020ko abenduaren 9an - 17:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Testuinguru pandemiko honek gauza asko aldarazi dituen arren, aktibazio soziala eta auto-antolakuntza indartzea lehen bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa dela uste dugu. Baina ezin dugu ukatu, egoera honetan herri mugimenduak bildu eta elkartzeko zailtasun askotarikoak ditugula mahai-gainean. Honen aurrean, elkar saretzeak nola berrasmatuko ditugu? Zein elementu berri jarri dira mahai-gainean? Herri mugimenduak indartu eta borroka esparruetan eragiteko gaitasuna nola landu?", adierazi dute prentsara bidalitako oharrean.

Ondorengo herri mugimenduetako kideak jarriko dituzte elkarrizketan: BALA Kolektiboko kideak, Gaur-Geroa-Duintasuna pentsiodunen elkarteko kide bat, Infernua Bizirik! kolektiboko kide bat eta Groseko Auzo Zaintza Sarean parte hartu duen kide bat.

Saioa 18:30ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Antolatzaileek adierazi dute aurretik izen ematea eskertuko dutela komunikazioa@joxemizumalabe.eus helbidean eta izena emandakoek lehentasuna izango dutela. Zuzenean beren webgunearen bidez streamingez emango dute eta Arrosa sareko irratietan zuenean emateko lanean ari dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!