Adierazpen askatasunaren aldeko kantu kolektibo berria: Borboiak lapur batzuk dira

  • Kataluniako eta Espainiako Estatuko 20 musikari baino gehiagok Valtonyc, Pablo Hasel eta La Insurgenciaren kantuen hitz zigortuak abestu dituzte adierazpen askatasunaren aldeko kantu autoinkulpatorio batean: Borboiak lapur batzuk dira. Bideoklipa Bartzelonako Model espetxean grabatu dute eta astelehenean egin dute publiko.


2018ko apirilaren 09an - 09:48
Kantua aurkezteko egin duten irudia.

Ondorengoek hartu dute parte abestian: Frank T, Sara Hebe, Elphomega, Rapsusklei, Tribade, Def Con Dos, La Raíz, Ira Feminista, ZOO, Los Chikos del Maíz, Machete en Boca, Noult eta Homes Llúdrigak. Hemen ere entzun eta jaitsi daiteke, eta bi euro eskatzen dituzte ekarpen gisa.

La Directan jaso duten gisan, Valtonyc musikariaren aurkako espetxe zigorraren berria jakin zenean ondorengo mezua idatzi zuen Pau Llonch-ek sare sozialetan: "Proposatzen dut kantuaren letra hartu eta denok batera errapeatzea artista, idazle, MC eta abarren artean. Zenbat eta gehiago, hobe. @KaseO_real, zer iruditzen? Zer diozue? Joan gaitezen denok espetxera behingoz".

Ondorengoa diote abestiaren helburuari buruz La Directan: "Hilabete eta erdi beranduago, Los borbones son unos ladrones bideoklipak argia ikusi du helburu batekin: Valtonyc, Hasel eta La Insurgencia taldeen lirika zigortuak era kolektibo eta solidario batean abestuz, ardura penalak onartuz, makinaria judizialari erronka botatzea".

No Callarem kanpainaren barnean kokatu dute ekimena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude