Bonbardaketa gehiago abiatu dituzte Donbassen

  • Gatazkaren kapitulu berri bat piztu da Donbassen. Ekialdeko mugako Avdeevka hiria ebakuatuko dute bonbardaketen ondorioz eta Oleg Anaschenko Luganskeko herri milizien buruzagia hil dute atentatu batean. Kieven aldeko indarrek eta miliziek elkarri leporatu diote erasoen autoretza.


2017ko otsailaren 8an - 12:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekialdeko mugako Aveevka hiriaren egoera bereziki kritikoa da: bonbardaketen eta oinarrizko hornigaien mozketaren eraginez 8.000 biztanle ebakuatuko dituztela jakinarazi dute autoritate ukrainarrek, 20.000 biztanle inguru dituen hirian. Aveevka puntu klabe bat da gatazkan: Donbasseko miliziek berreskuratu zuten 2014an eta ukrainar armada bereganatzen saiatu da behin baino gehiagotan, hiriaren inguruan errepide garrantzitsuak daudelako. Biolentziaren berpizte honetan Oleg Anaschenko hil dute ere, Luganskeko Herri Errepublikako miliziaren buruzagia. Ukrainar zerbitzu sekretuei egotzi zaie bonba-auto bidezko atentatua. BBCn informazio gehiago.

Indarkeria olatu berria Donald Trumen eta Vladimir Putinen arteko elkarrizketa batekin kointziditu du. Obamaren agintaldiaren bitartean Etxe Zuriak laguntza ekonomikoa eman zion Kievi eta zigorrak ipini zizkion Kremlinari, baina presidente berriarekin gauzak aldatu daitezkeela adierazi du Trump administrazioak. 

 

Minskeko akordioen urratze berria

Donbasseko gatazka 2014ko apirilean piztu zen, Ukrainako eskuineko indar nazionalistek emandako estatu kolpearen ondorioz. Urte horretako irailean Minskeko akordioak sinatu zituzten alde bietako agintariek gatazkari soluzio politiko bat emateko eta 2015eko otsailean su etena adostu zuten. Baina etengabe hautsi dute, azken aldiz abenduaren 23an.

Gerra piztu zenetik 10.000 hildako eta 22.500 zauritu baino gehiago egon dira, Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepublikek zabaldutako datuen arabera.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!