Emakumeak borrokan

Bizkarra ematen diguten aurrekontuak

  • Iazko ikasturtea, besteren gainetik, bi jendarte mugimendu nabarmendu ziren ikasturtea izan zen: mugimendu feminista eta pentsio publiko duinen aldeko mugimendua. Zenbatu ezin diren mobilizazioak egin ostean, pentsiodunen mugimenduak gaurkotasun betean jarraitzen du. 40 aste mobilizazio etengabean.

Hainbat egile*
2018ko abenduaren 11

Borrokaren eredu garbia. Pentsioen aldeko gaur egungo borroka, pertsona gehienak pasako garen etorkizuneko pentsio duin, publiko eta unibertsalaren mantentzea da.  Hori dela eta kaleak hartu dituzten pertsona horiekin bat egin behar dugu.

Iaz, era berean, mugimendu feministak gauzak nola egin behar diren erakutsi zigun. Batzen duena indartuta eta banatzen duena kanpoan utzita. 

Pasa den martxoaren 8an greba orokor historiko bat lortu zuten. Aurten, guztiak adierazten duenez, mobilizatzen eta agenda politiko eta soziala  ezartzen jarraituko dute.

Bi mugimendu horien aldarrikapenak euren interes propioetatik harago doaz, eta jendarte eredu justuago bateranzko aldaketetan aurrera egiten dute.

Zoritxarrez, beste urte batez, azaroaren 25ari aurrekoetan bezalako neke sentsazio berdinarekin aurre egin diogu.

Urtetik urtera, egoerak hobetu beharrean okerrera egiten duela ikusten dugu, are gehiago, ez da soilik emakumeen aurkako indarkeriak dirauela, badirudi inork ere ez duela jasaten ari garen egoera serio hartu nahi.

2018an Euskal Herrian  zazpi emakume* erail dituzte. Ez dira hil, ez da ezustekoan gertatu eta ez da gaitz bat ere, zazpi emakume* erail dituzte zazpi gizon normal eta arruntek, auzokide on, lagun, patriarkatuaren zazpi seme osasuntsuk, hori da, hain zuzen, arazoa.

Argi izan behar dugu ezin dela jendarte zuzen, justu eta berdintasunezkoa izan emakumeak, emakume izate hutsagatik,  erail eta erasotzen dituena.

Ondo dakigun bezala, erailketak, erasorik mediatikoenak edo hain ohikoak diren epai judizial gaitzesgarriak emakumeok jasaten dugun indarkeriaren zati bat besterik ez dira.

Feminismoa ez da aukera bat, behar bat da, eskubide guztiak pertsona guztientzat izan behar direla uste dugunontzat, bederen; ezin dugu beste aldera begiratu.

Bestaldera begiratzen dutenak izan ere, tamalez, erakundeak dira, bai pentsiodunez, emakume eta gizonen ezberdintasunaz edo gure herrian bizikide dugun pobreziaz ari garela.

Egun hauetan erakundeetako aurrekontuak negoziatzen ari dira eta, bereziki, zailtasun ekonomikoak bizi dituzten pertsonei zuzenean eragiten dien, eta asko gainera, erakunde batekoak. Euskal Autonomi Erkidegoko aurrekontuen negoziaketa.

Aurrekontuen gaineko eztabaida funtsezko eztabaida da, zein jendarte ereduren alde egiten dugun islatzen duelako edo, hobeto esanda, erakundeek zeinen aldeko apustua egiten duten. Lehentasunak zeintzuk diren zehaztu behar dira, eta horien arabera zein kolektibo “babesten” den inbertsio publikoen bidez.

EAJk eta PSEk murrizketa horiek mantentzea ez da harritzekoa ohikoa baita, horrek, ordea, ez dio larritasunik kentzen. Harritzekoa dena da EH Bildu aurrekontu hori negoziatzen aritzea, kaltetutako kolektibo horiek guztiak ahaztuta, DSBEko murrizketak erretiratzea baldintza bezala jarri gabe.

Argi dago gobernuko kide diren alderdientzat, EAJ eta PSE, lehentasuna ez direla gure jendartean zailtasun gehien pasatzen ari diren pertsonak. Azken urteetan DSBEn egindako murrizketak mantentzen dituzte, horrek jaso beharreko zenbatekoan % 40ko gutxitzea ekar diezaioke, izan epe luzeko langabea, izan familia ugaria, baliabide ekonomikorik gabeko errefuxiatua, kontratu eskaseko emakumea - pobreziatik ateratzen ez duen kontratua- edo  pentsioduna edo pentsio minimoko alarguna. 

EAJk eta PSEk murrizketa horiek mantentzea ez da harritzekoa ohikoa baita, horrek, ordea, ez dio larritasunik kentzen. Harritzekoa dena da EH Bildu aurrekontu hori negoziatzen aritzea, kaltetutako kolektibo horiek guztiak ahaztuta, DSBEko murrizketak erretiratzea baldintza bezala jarri gabe.

EH Bilduk planteatzen du pentsiodunen egoera hobetzea dela asmoa, ezinezkoa dena murrizketa hori kendu gabe; Estatuan LGSa 900 €-tara iristekotan, esan dugun bezala, pentsiodun batek jaso beharko lukeen zenbatekoaren % 40ko aurretiko murrizketa izango luke EAEn DSBEa arautzen duen legea betez gero.

Kontuak errazak dira, Madrilek 900 €-ko LGSa onartzen badu (dekretu bidez egitea segurutzat jotzen da) eta Eusko Jaurlaritzak DSBEko murrizketak erretiratzen baditu, esan nahiko luke pentsiodun batek hilean 1.050 €-ra iritsi arteko osagarri bat jasoko lukeela bere erretiroan. Eta aurrekontu hauekin? 785 €-ra artekoa soilik. DSBEko murrizketagatik 300€ gutxiago; EAJk eta PSEk mantentzen duten murrizketa eta EH Bilduk jendaurreko bere proposamenean, zoritxarrez, erretiratzea eskatu ez duena.

Ezin dugu ahaztu 2017an bazterketa sozialaren aurkako plataformek, tartean Argilan-ESK, “ezetz esaten diogu” ekimenaren barruan hemeretzi egunetako gose greba egin zutela; murrizketa horiek erretiratzea aldarrikatzen zen, eta antolakunde sozial, sindikal eta politiko askoren babesa eta konpromisoa jaso zuen, tartean, EH Bildurena.

Guretzat hauteskunde arrazoia tartean izatea da DSBEko murrizketak erretiratzea ez eskatzeko azalpen bakarra, zeinak gure jendarteko pertsonarik pobreenei eragiten dien, eta soilik Pentsiodunentzat eskatzea, gainera, modu partzialean.

Aurrekontu hauek, AHTarentzat diru asko daukatenak, ez dute sistema kapitalistak gehien zigortutako jendearen alde egiten, ez diote gehien behar dutenei begiratzen eta ezkerrarentzat hori izan beharko litzateke beti lehentasuna.

Konponbidea, beti bezala, kaleetan elkartzea.

Bea Uriarte Riaño.
Iosu Balmaseda Monje. 
(Argilan-ESK-ako kideak)

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  ESK  |  Administrazio publikoa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-26 | Anuntxi Arana
Berriago eta handiago

Ez da nobedadea, Homo omen sapiens-ak gero eta gehiago ustiatzen duen mundu hau gero eta txikiago zaigu. Lau egun jai eta Eskandinaviaraino!, zergarik gabeko kerosenoari esker. Bestela, toki jator exotikoak aukeratuko ditu euskaldun jatorrak bere oporretarako. Aldizkari honetan, martxoan, “turismoa solidario-jasangarria” aipatu zuen Pello Zubiriak, eta ametsa dela ulertu nuen, lau orriko hirusta. Esakune zelebre batez oroitzekoa: turismogintzaren funtsa dela beren etxean hobekiago... [+]


2019-05-26 | Karmelo Landa
Paradoxa bilbotarra

Politologo adituen esanetan, nazio batek ezin dezake berezko nortasunik finkatu, harik eta nazio horren hiriburu edo metropoliak nazio nortasun propioari tinko eusten dion arte.

Gai honen harira, irakurri berri dut Jon Maya dantzari eta koreografo ezagunari egindako elkarrizketa mamitsua Gara-n, eta beste gauza interesgarri askoren artean, zera dio Jon Mayak, hemengo kultur proiektuen gabeziaz: “Herri bat artikulatzeaz ari bagara, kultur proiektuak ere mahai gainean jarri behar... [+]


2019-05-26 | Be˝at Sarasola
Gure parpaila hautsiak

Posmodernitatearen seme-alabak omen gara, baina, halere, sarri izaten dugu iragana brotxa lodiz epaitu eta orainaldia ezein pasatako denbora baino moralki aurreratuagoa dela aldarrikatzeko tentazioa. Biolentzia matxista dela eta, esaterako, egungo estatistika eskandaluzkoak jartzen dizkigutelarik begien aurrean, berehala egin ohi dugu azpimarra: kontua da lehen ez zirela kontabilizatzen, besterik gabe onartzen zen biolentzia domestikoa zen.

XIX. mendeko idazle espainiar handienetakoa dugu... [+]


2019-05-26 | Imanol Alvarez
Homomonument

Holandako LGBT mugimenduak bultzaturik, 1987an inauguratu zen Amsterdamen Homomonument izeneko oroigarria, nahiagotasun sexualagatik jazarpena jasan duten gay-trans-lesbianen omenez. Naziek kontzentrazio-esparruetan ustezko homosexualak markatzeko erabiltzen zuten hiruki arrosa du oinarri. Hiruki arrosa da gaur ere mundu osoko LGBT mugimenduaren ikurretako bat, ortzadarraren ikurrina baino borrokalariagoa ere badena, nolabait esatearren.

Harrez geroztik, munduko beste hainbat lekutan eraiki... [+]


2019-05-23 | Hainbat egile*
"Pixka bat es mucho". Hori ote HABEren C1 maila?

Hil zorian dugu EGA. Erail egin dute. Hil kanpaia jo eta hiletara deitu dute herri osoa, herriko plazan gaizkilerik gaiztoena urkamendira eraman ohi duten gisan deabrutu, herritarrekin etsaitu eta erretzeko prestatzen ari dira, jakina baita otso hilak ez duela ausiki egiten.


2019-05-22 | Maddi Alvarez
"Zer nahi duzu, belarritik tiraka eramatea?"

Joan den astean, Donostiako Udalaren Hizkuntza Politikaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuen Bagera elkarteak eta EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Partido Popular eta PSOE-PSEko ordezkariak izan ziren mahaian. Entzuleen galderen txanda iritsi zenean, Donostia Kulturak urtero antolatzen dituen ikastaroei buruz galdetu nion Udal Gobernuko Euskara Zinegotzia den Miren Azkarateri (EAJ). Paperean, ikastaro hauek euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera eskaintzen badigute ere, praktikan,... [+]


(In)justizia sistema patriarkalaren aurrean, Nekane, guk sinisten dizugu!

Orain arteko bidea ez da erreza izan Nekane Txapartegirentzat. 18/98 sumarioaren epaiketaren harira, 2007an, torturapean egindako testigantzetan oinarrituz 11 urteko espetxe zigorrera kondenatua izan zen. Gauzak horrela, Euskal Herritik alde egitera behartuta ikusi zuen bere burua; halere, euro aginduaren eta estradizio eskaeraren ondorioz, 2016an atxilotua izan zen.


2019-05-21 | Koldo Urrutia
Euskeraren jatorriaren ikerle historikoak eta deskolonizazioa

Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak… Adibidez, Pariseko unibertsitate batek Hector Iglesiasen Iruña-Veleiari buruzko liburua argitaratu du. Edo L’Harmattan argitaletxe famatuak Eñaut Etxamendi, Dominique eta Fina Davant eta Roger Courtoisen L´Origine de la lengua basque liburua plazaratu du. Argitaletxe horrek liburu bat argitaratzea tesi bat egitea... [+]


2019-05-20 | Patxi Azparren
Bada... Xabier Arzalluz ez nuen maite

Saretatik dabiltzan hamaika txiste horietako batean, bi agure hizketan ageri dira. Horrela dio batak besteari: "Hilda zinela uste nuen, zutaz gaur oso ondo mintzatu baitzaizkit". Txistean bezala, gure inguruan ohikoa da pertsona bat hildakoan laudorioak nagusitzea.


Enpresen rola

Lehenengo apuntea: jarduera sozial, ekonomiko, kultural eta humanoan gehiago eragiteko beharra ez dago eztabaidan. Bigarrena: nahiko onartuta dago lanean lortzen dugun gogobetetze maila txiki samarra dela askorentzat.

Ba bi uste horietatik abiatuta, lerro hauen bidez mahai gainean jarri nahi da helburu horietara gerturatzeko aktore “berri” bat (enpresa) aktibatzea inportantea izan daitekeela. Baina horretarako, estereotipoen hesietatik ihes egin eta esparru sozial eta humanoaz... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude