Burgosko kartzelan hildako bizkaitarra: kasua isilarazteko "politika sistematikoa" kritikatu du Salhaketak

  • 25 urteko bizkaitar bat urkatuta topatu zuten Burgosko presondegian urtarrilaren 12an eta Espetxe Zuzendaritzak ez zuen jakitera eman. Familiak duela bi egun auzia argitara atera ondoren Salhaketa elkarteak adierazi du espetxean gertatutako heriotzak ezkutatzeko "politika sistematikoa" dagoela.


2014ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Salhaketak espetxe politika ezbaian jartzeko Gasteizen egindako elkarretaratzea. (Arg: Info7)

Presoen eskubideen aldeko taldeak zera ere galdetu du: “Berdina gertatuko litzateke biktimak beste batzuk izango balira?”.

Info7 irratiak Salhaketako kide Gixane Morades elkarrizketatu du, egoeraren analisia egiteko.

“Familiak berak ez badu zerbait egiten zabaltzeko inork ez du ezer jakingo, eta ez da erantzunkizunik eskatuko”. Horregatik, horrelako kasuen aurrean “neurriak hartzeko” galdegin die Moradesek egitura politikoei.

Garai batean Espetxe Zuzendaritzak egiten zituen kasuak publiko, baina urteak pasa ahala informazioa urritu dute: “Lehen egiten zuten, behintzat ohartxo bat, askorik ere ez zen, baina bazen zerbait. Orain, hori ere ez”.

Ondorioz, argi dauka zein den arazoa ikusezin ez bihurtzeko gakoa: “Presioa”. Presio mediatiko eta soziala presondegietako organoek hildakoen datuak plazaratzeko

Zer egin daiteke heriotzak ezkutuan ez geratzeko?

Salhaketak egoerari buelta emateko hainbat baldintza proposatu ditu bere webgunean. Info7n garrantzitsuenak azpimarratu ditu taldeko bozemaileak.

Lehenik eta behin, Estatuko Fiskaltzak heriotza horiek ofizioaz iker ditzala exijitzen dute, baita erantzukizun politikoa eta administratiboa egotea ere.

Bigarrenik, zentroak “masifikatuta” daudela deritzote. Horregatik, eraikin bakoitzeko preso kopurua murriztu beharko luketeela iruditzen zaie. 

Hirugarrenik, presoek zigorra “etxetik ahalik eta gertuen” pasatzea dute xede.

Laugarrenik, instituzioek isolamenduarekin amaitzea nahi dute, isolamendua bera “tortuta psikologikoa” baita. Gainera, bestelako torturak ahalbidetzen dituelakoan daude. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Eguneraketa berriak daude