ESK sindikatuak salatu du Bizkaiko Osakidetzaren Koordinazio Zentroan medikurik gabe egon zirela asteazkenean, eta ez dela lehen aldia. Azkar hartu beharreko erabakiak erizainek hartu behar izan zituztela salatu dute eta Osakidetzako Zuzendari Kudeatzaile Oscar Allerren eta Langileen Buru María Jesús Estefaníaren berehalako dimisioa eskatu, “herritarren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen jarrai ez dezaten”.
ESK sindikatuak salatu duenez, abuztuaren 3ko gauean ez da mediku fakultatiborik egon Osakidetzaren Bilboko Koordinazio Zentroan. Horren ondorioz erizainek kudeatu behar izan dituzte deiak eta beraiek erabakiak hartu. Ez da egoera ematen den lehen aldia sindikatuaren arabera eta horregatik Zuzendari Kudeatzailearen eta Langileen Buruaren “berehalako dimisioa” eskatu du ESK-k.
Sindikatuak haien web orrian salatu du “behin eta berriro errepikatzen den egoera horrekin” haserre dagoela, eta behin eta berriz salatu dutela Zentro Koordinatzaileek duten saturazioa eta zentro horietan lan egiten duten langileen lan-karga handia. Osakidetza-Emergentzietako egungo kudeatzaileek “ageriko gaitasunik eza” erakusten dutelako eskatu du ESK-k Oscar Aller zuzendari gerentearen eta María Jesús Estefanía Langileen Buruaren berehalako dimisioa, “herritarren segurtasuna arriskuan jar ez dezaten”.
Milaka lagun batu dira Bilbon igandean, Osakidetzaren pribatizazioaren aurka. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia, eta ibilbidean zehar ozen entzun dira Gotzone Sagarduy osasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak.
ELAk, LABek eta ESK-k EAJri eta Podemosi eskatu diete kaleratzeak bultzatzen dituen eta lan-harremanen esparrua errespetatzen ez duen lan-erreformaren aurka bozkatzea. Hala jakinarazi diete bi alderdi politikoei, gaur, urtarrilak 31, egindako bileretan. Bilera horiek EH... [+]
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan milaka lagun atera dira, Espainiako Kongresuan otsailaren 3an bozkatuko den "lan erreforma horri" ezetz esateko. ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitutako manifestazioetan salatu dute "Espainiako Gobernuak... [+]
ESK-ko Koordinakunde Nazionaleko kideak ezkerrak gobernuan dagoenean dituen konplexuak salatzen ditu, eta kaleak berreskuratzeko jarrera irmoa azaldu du.