Bizkaiko herrietan barrena protesta-martxa abiatu dute Bizkaiko Zahar Etxeetako langileek

  • Lan baldintza duinak eskatzeko, herriz herrizko martxa abiatu dute Bizkaiko Erresidentzietako langileek. Urriaren 17tik 21era iraungo dute protestek. Jada, 350 egun daramatzate greban, eta nabarmendu dute  patronalaren jarrera ezkorra ari dela izaten.

     


2017ko urriaren 18an - 12:02
Pasa den irailean Gasteizen egin zuten manifestazioa (Argazkia: @Halabedi)

Bost etapa izango ditu martxak: besteak beste, Ezkerraldean, Durangaldean eta Bilboko kaleetan ibiliko dira. Behingoagatik, adostasun batera iristea espero dute eta aldarrikatzen dituzten eskaerak beteko direla: 30 orduko lanaldia, langile gehiago kontratatzea, kalitate hobeagoa, eta 1.200 euroko soldata hilean, esaterako.

GESCA patronalarekin nolabaiteko adostasunera iritsi diren arren, ELA sindikatuak LARES eta ELBE patronalei leporatzen diete egoerari “soluziorik bilatu nahi ez izatea”. LARES irabazi asmorik gabeko fundazio talde bat da, baita Bizkaiko hainbat egoitza handienen jabe ere. Urtean milioi bat euroko irabaziak izaten ditu, eta orotara, zahar etxe guztien %80ko okupazioa bere gain dago. Negoziaketetan jarrera ezkorra izan duela adierazi dute langileek eta egoeraren aurrean Bizkaiko Diputazioak ezer ez egin izana ere salatu dute.  

Gainera, patronalen bazkideen artean, hainbat herritako alkate eta politikariak daudela esan du Bizkaiko zahar etxeetako langileen ordezkariak: “Bizkaiko Diputazioak ez du ezer egin behar konponbiderik nahi ez duten arduradunekin? Beraiena ere bada erantzukizuna”.

Bizkaiko Zahar Etxeetako langileek dei egin diete herritarren martxan parte hartu dezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaharren egoitzak
2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


Eguneraketa berriak daude