Bizkaian EAJ garaile 2011ko emaitzak hobetuz; Podemos, hirugarren indar bozkatuena

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2015eko Bizkaiko udal hauteskundeen emaitzen mapa interaktiboa.

Ezustekorik ez. EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bizkaian (%61eko parte hartzea izan da), eta gainera hobetu egin ditu orain dela lau urteko emaitzak: 23 jesarleku. Hala, jeltzaleak izan dira, Podemosen agerpena alboan utzita, batzarkiderik galdu ez duen alderdi bakarra. Hori bai, ez dute gehiengo absolutua (26) lortu.

Podemos indar handiz sartu da BBNNetan: sei batzarkide, ia botoen %100 zenbatu denean. Laugarren alderdia izango da. Bigarren EH Bildu mantenduko da, batzarkide bat galduta (12tik 11ra); hirugarrenak, PSEk, bi jesarleku galdu ditu (9tik 7ra), eta PPk lau (8tik 4ra).

Udal hauteskundeei dagokienez, EAJk gehiengo absolutua galduko du Bilbon, baina aise irabaziz, eta hauteskundeak irabaziko ditu halaber Barakaldon (65 botoko aldeaz), Getxon, Santurtzin, Basaurin eta Leioan.

Hala, Portugalete izango da jeltzaleak garaile izango ez diren Bizkaiko udal handi bakarra (30.000 biztanletik gora). Han, PSEk irabazi ditu hauteskundeak. Alabaina, sozialistek ez dute azken urteetako gainbehera gelditzerik izan: Portugaleten ez ezik, Ermuan baizik ez dute irabazi. Aldiz, EAJren atzean geratu dira 2011n irabazi zuten udal bitan: Trapagaranen eta Barakaldon, bigarren horretako emaitza berdinketatzat jo badaiteke ere.

PSErenak bezala, txarrak izan dira PPren emaitzak. Batzuek eta besteek zinegotzi dezente galdu dute, eta zenbait udaletan ordezkaritza gabe geratu dira.

EH Bilduk eutsi egin dio oro har, eta 28 udaletan izan da alderdi bozkatuena, baina hainbat alkatetza esanguratsu galduko ditu. Ezusteko handiena, beharbada, Lekeitiokoa izan da; EAJk irabazi du han.

Azpimarratzekoa, halaber, Gernikako emaitza. Azken legegintzaldian EJ Bilduren izenean alkate izandako Jose Maria Gorroñok EAJrekin bat egin du eta udalbatzaren osaera erabat iraultzea lortu du: sei zinegotzi gehiago atera dute jeltzaleek, beste horrenbeste galdu ditu EH Bilduk (Gernikan ordezkaritza duten alderdi bakarrak dira). Sopelan ere EAJk irabazi du, eta orain lau urte ezustean galdutako aginte makila berreskuratuko du.

Podemosi lotutako udal plataformek emaitza onak lortu dituzte oro har; zinegotzi asko lortu dituzte, zenbait lekutan bigarren edo hirugarren indar bilakatuz. Aipatzekoa da Bilbon bina zinegotziko ordezkaritza lortu dutela Podemos ordezkaritza aldarrikatzen duten talde bik: Udalberri eta Ganemos. Lehenbizikoan Podemoseko kideak daude, Equo, Ezker Anitza eta beste zenbait talderekin batera. Ganemos, berriz, Podemoseko kide ohiek osatzen dute.

Guztira, EAJk 559 zinegotzi lortu ditu, EH Bilduk 394, PSEk 77 eta PPk 26. Zaila da Podemosi lotutako hautagaitzen emaitzak kalkulatzea, ez baitira sigla bakarrarenpean aurkeztu.

EAJk gehiengo absolutua lortu du 43 udaletan, eta erlatiboa 26tan. EH Bilduk 28 udaletan irabazi du, horietatik 26tan gehiengo absolutuz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Uxue Barkos
“Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da”

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]


Nafarroako Gobernuak AHTa gera dezan eskatu dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak

Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.


2017-06-13 | Xalba Ramirez
Nafarroako Foruzaingoak jada ez ditu gomazko pilotak erabiliko

Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.


PSNk ikurrinaren aurkako eskuinaren manifestazioan parte hartuko du

UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.


Nafarroako AHTa blindatu nahi du Geroa Baik

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]


Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.


Nafarroako Ikurren Legea bertan behera utziko dute

"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.


2017-02-16 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


2017-02-07 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude