Biziren eskutik, Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetuko dute hautagaiek


2014ko martxoaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zenbait arlotan sailkatu dituzte helburura bidean lortu beharrekoak: hirigintza, mugikortasuna, energia, ura, eraikuntza...
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaualdian barrena, energia trantsizioaren gaineko ituna aurkezteaz bat, berau ofizialki izenpetzea eskatuko zaie hautagai buruei. Herritarrei ere zabalduko zaizkie ateak.

Ipar Euskal Herriko bozetan ordezkaritza agertu duten joera gehienek erakutsi dute itunaren alde agiteko asmoa, hala nola, UMP, UDI eta PS alderdiek, ezker muturrak, abertzaleek, bai eta etiketa politikorik gabeko zerrendek eta elkarretaratuek ere. Dagoeneko 50 dira Biziren proposamena ontzat eman duten zerrendak.

Herriko etxe eta elkargoen eskumenen arabera, zenbait arlotan sailkatu dituzte helburura bidean lortu beharrekoak: hirigintza, mugikortasuna, energia, ura, eraikuntza...

Engaiatzen diren hautagaitzei segimendua egiteko, Jarraipen batzordea sortuko da hauteskundeen biharamunean bertan.

Itunaren izenpetzaileak zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, informazio zabalagoa dakar Kazeta.infok.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.