Etchegaray Baionako auzapez eta abertzaleak nagusi Uztaritzen

  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriko bozen bigarren txanda izan da igandean. Herriko Etxe handienetan auzapeza estreinatuko dute.


2014ko martxoaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Etchegaray izanen da Baionako auzapez berria (argazkia: Sylvain Sancristo / Kazeta.info).

Jean Rene Etchegaray eskuindarra izango da Baionako auzapez berria Henri Etcheto PSko kideari juxtuan irabazi ostean (lehen itzulian Etchetok lortu zuen boz gehien). Miarritzen Michel Veunac zentristaren zerrendak aurrea hartu dio lehen itzulian garaile izan zen Max Brisson eskuineko hautagaiarenari.

UMPko Claude Olivek lehen itzuliko emaitza onak errepikatu ditu Angelun eta Jean Espilondo sozialista ez da gehiago auzapez izango.

Uztaritzen abertzaleak nagusi

Joan den igandean bezala, abertzaleek bigarren itzulian ere boz asko bildu dituzte Uztaritzen eta Bruno Carrere izango da auzapez, Uztaritze Bai zerrendakoa. Bozen %45,59 lortuta alde nahiko atera dio bigarren hautagaiari, eskuineko Claude St. Jeani (%29,16).

Gainontzeko hiriburuei dagokienez, lehen itzulian ziurtatu zuen Alphonse Idiart eskuindarrak Donibane Garaziko aginte makila eta Maulen ez da aldaketarik izango: Michel Etxebestek karguari eutsiko dio bigarren itzulian irabazita.

Informazio gehiago:

Hauteskundeen emaitzak herriz herri, Euskal Irratiek, Berriak, Ipar Euskal Herriko Hitzak, Herriak, Kazeta.info eta Kanaldudek elkarlanean egin duten jarraipenari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2014
2016-05-29 | Mikel Asurmendi
Jean-Michel Coscarat, Baigorriko auzapeza
"Herritarren harremanak aldatzen ari dira, euskara orain ez da politika afera"

Baigorri, 1958. Bi urte auzapeza dela, Aintzina Baigorri hautagaitzaren izenean. Ez dago ezein alderdi politikori atxikia. Sukaldaritza Eskolako irakaslea da Donibane Garazin. Baigorri –herria eta eskualdea– ezaguna da, eta aurten are gehiago ezagutzera eman da: [+]


2014-04-06 | Mikel Asurmendi
Herri bozak iparraldean
Abertzaletasuna transbertsalitatearen eredu

Abertzaleek zirt edo zart egin behar zutela adierazi genuen bigarren itzuliari begira, baita egin ere. Abstentzioaren gorakada azpimarratu genuen eta %40koa izan da berriz ere. Argazki hau utzi digute Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek.


Eguneraketa berriak daude