Bizi-HSBC afera: poliziak boluntarioei ADN arrastoak hartu nahi dizkie

  • Poliziaren etxean behin azaltzea ez dute aski izanen Bizi!ko kideek: agenteek eskuratu nahi zituzten ADN frogak emateari uko egin diotenez, berriro galdezkatuko dituzte hilabete honetan bertan. Horrela doa luzatzen dirudun handiei iruzur fiskala egiten aritu den HSBC bankuaren afera Baionan, nahiz eta poliziek bankuko arduradunak ez baina horien delituak salatu dituzten ekintzaileak gogaitarazten diztuzten.


2015eko martxoaren 17an - 09:52
Bizi!ko kideak 60 herritarrez babestuta iritsi dira gaur goizean Baionako komisaldegira. (Argazkia: Bizi!)

60 herritarrez babestuta iritsi dira Bizi! mugimenduko kideak Baionako komisaldegira goizeko 09:30etan. Otsailaren 12an justizia sozial eta klimatikoaren aldeko elkarte horretako kideak HSBC bankuan sartu ziren honek dirudunen iruzur fiskalean duen erantzukizuna salatzeko, eta "bahituri" gisa hainbat eserleku eraman zituzten.

Bizi!Frantziako polizia otsailaren 17an sartu zen Bizi!k Baionan daukan bulegoan eta taldearen buruzagi ezaguna den Noel Txetx Etxeberri galdekatu zuten komisaldegian. Gaurko, berriz, Bizi!ko zazpi kide zeuden deiturik poliziaren aurrean deklaratzera: Barth, Jon, Mattin, Nicole, Txetx, Sabrina, Yannick  -denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak- entzunak izanen dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean», zabaldu zuten elkartetik atzo.

Gaur goizerako elkartasun deia zabaltzean, honela argudiatu du Bizi!k aferaren mamia: "Zerga ihesa antolatzea akusatuak diren bankuetan alki errekisizioak hedatuz joanen direlakoaren beldurrak ote ditu Bizi!ko 7 arduradunak poliziaz deituak izaitera eraman, Baionan HSBC-ren aurkako ekintza duela hilabete bat pasa iragan delarik? Bizi!k urtero zerga bilketatik 60 eta 80 miliar euro artean kentzen dituen zerga ihesa antolatzen duten banku eta multinazionalen gaitzesteko ekintza sinboliko horien hedatzera deitzen du. Horren bidez, legegileei buruz presiorik haundiena egin nahi da, neurri eraginkorrak hartuak izan ditezen zerga ihesa eta zerga paradisuak diren gaitzaren gelditzeko. Borroka hau irabazten ahal dugu, jendarte osoaren probetxu haundienarentzat! Trantsizio ekologikoa eta sozialarentzat beharrezkoa den dirua existitzen da, zerga paradisuetan da!".

Manu Robles Arangiz fundazioak Interneten jarritako bideo hauetan entzun daitekeenez, Bizi!ko kideek poliziaren galderei ez erantzutea erabakia zuten, erantzunak epaileentzako atxikiko dituztela iragarri diete babestera azaldutako herritarrei. Horren ostean komisaldegian sartu dira.

Gaiak ikusmin handia sortu du Frantziako estatuko bazter askotan. Otsailaren 25ean Parisen HSBCk dauzkan bulegoetan ekintza berezia antolatu zuten Sauvons les Riches (Aberatsak salbatu ditzagun) lelopean: bankuari kadirak itzultzeko ordaintzat hark ostutako diruak itzultzea ezarrita burutu zuten antzerki satirikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Falciani zerrenda
2018-04-05 | ARGIA
Falciani aske utzi du Espainiako Justiziak, zaintzapean

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak libre utzi du Herve Falciani, poliziak Madrilen atxilotu eta hurrengo egunean.


2018-04-05 | Miren Osa Galdona
Falcianiren atxiloketa, politikari katalanak estraditatzeko presio neurria?

Asko izan dira atxiloketa Kataluniako egoerarekin lotu dutenak, Anna Gabrielen eta Marta Roviraren estradizioetan presio egin nahi duelakoan.


2015-02-22 | Juan Mari Arregi
Hemengo beste Falcianiak

Egunotan HSBC bankuko 203 herrialdetako 106.000 bezeroen –iruzurgileak eta iheslari fiskalak–; zenbait izen filtratu dituzte hedabideek; 200.000 milioi dolar zituzten euren kontuetan. 9.187 Frantziako Estatuko bezeroak dira, 2.694 Espainiako Estatukoak, eta 169... [+]


HSBCtik gobernura, kortsarioek eskuak edozertarako libre

 Ostatuetan orain “Fernando Alonso” esan eta edonork aipatuko dizu HSBC, edo Falciani. Trending topic. Mundua XXI.eko krisitzar itzel honetaraino bankugintza globalak ekarri duela salatu duten Attac bezalako taldeen garaipen txikia ote? Ez oraindik. Ez behintzat... [+]


2015-02-18 | ARGIA
Bizi!-ren egoitzara sartu da Frantziako polizia HSBC bankuko aulkien bila

Frantziako Polizia Bizi!-ren egoitzan sartu da, HSBC bankuaren Baionako bulegotik hartutako aulkien bila. ehKz-k egindako bideoan ikus daiteke polizia bulegoan sartu den unea.


Eguneraketa berriak daude