Bizi-ren Euskal Herria Burujabe. Denon mundua eskuetan berriz har dezagun liburuaren kritika.
Bizi-k euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen du:
Bizi-k lehentasunez frantsesez komunikatzen du eta euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzen du. Adibidez, liburu hau lehenik frantsesez argitaratu du eta hainbat aste geroago euskaraz.
Bizi-ren ideologiak euskal herria desagerrarazten du:
Mugimendu honek demokraziaz hitz egiten du, herriaz, Euskal Herriaz, Euskal Herriko biztanleez, baina ez euskal herriaz, ez euskal populuaz. Bere liburuaren azpititulua, Euskal Herri burujabe da, Pays Basque souverain, eta ez euskal populu burujabe. Euskal Herria hitzak erabiltzen dituelarik, lurraldea izendatzeko da; alta, Euskal Herriak bereziki euskal populua erran nahi du. Horrela, Bizi-k, “lurralde burujabe”-az hitz egiten du, eta ez euskal populu burujabeaz.
Bizi-k estatu oligarkikoaren instituzioekin kolaboratzen du:
Europar instituzio politikoek eta Frantziako eta Espainiako Estatuetakoek ez dute ibilmolde egiazki demokratikoa. Bizi-k ez du hori salatzen, aurkakoa egiten du, europar legedia eta legebiltzarra goraipatzen ditu. Mugimendu horrek frantses Konstituzioan aldaketak nahi ditu, Frantziako Estatuaren agintariek Konstituzio bidegabe horretan oinarrizko aldaketak egitea oso-oso zaila egiten dutela erran gabe, eta Konstituzio hori armen bidez herriari inposatzen diotela adierazi gabe.
Ildo beretik, Frantziako eta Espainiako Estatuen Euskal Herriko erakunde politikoez hitz egiterakoan, Bizi-k “gure erakundeak” erraten du eta ez du erakunde horien guzien ibilmolde ez demokratikoa kritikatzen.
Bizi-k, “demokrazia” errepresentatiboaren eta parte hartzailearen kontzeptuekin bat egiten segitzen du. Alta, kontzeptu engainatzaileak dira, herriak erabakitzen duela sinestarazten dutelako, herria burujabea dela, baina ez da burujabe, ordezkatua delako.
Bizi ekologista?
Bizi-k “trantsizio elektrikoa lagundu” nahi du, bereziki “karbono gabeko garraiobideetara trantsizioa”, baina ez du egiten nuklearra ez den argindarraren ekoizpenaren kritika sakonik, eta garraio elektrikoak karbono gabekoak direla pentsatzera eramaten du, arrunt faltsua dena; garraio elektrikoen ekoizpen eta berziklapen kate osoa karbonatua da.
Bizi-k ez ditu aberatsak kezkatzen eta kapitalismo berdea bultzatzen du:
Bizi-ren proposamenekin, langileei lapurtutako diru ainitz dutenek lasai lo egin dezakete: zerga handiak ordaindu beharko dituzte, baina beren luxuzko kontsumoa, beren jarduera kutsatzaileak eta beren igerilekuaren berotzea segitzen ahalko dituzte! Bizi-rekin, aberatsek injustiziak egiten trankil segi dezakete; injustizia zerga ordaindu beharko dute eta kito!
Bizi-k, militante altermondialistak erakartzeko, bere buruari itxura antikapitalista ematen dio, baina ez du egiazko alternatiba orokor antikapitalista bat proposatzen; aurkakoa, zerga gehiago pagatzea eskatzen duten bilioidun eta milioidunekin harmonia osoan da.
Bizi-ren hezkuntza ez herritarra:
Bizi-k hezkuntza herritarra bultzatu behar dela dio. Mugimendu horrentzat, hezkuntza herritarrak, “prekarioei eta baztertuei, mundua eta pairatzen dituzten zapalkuntza-moduak ulertzeko gakoak eman nahi dizkie”. Beste molde batez erranda, Bizi-ren iritziz, prekarioak eta baztertuak direnak ezjakinak dira, eta ondorioz, “adituen” beharra dute beren heziketarako! Ideia hori harroputza eta mesprezuzkoa da! Elitearen ideologia da! Bizi-k gutxiesten duen pertsona anitzek, segur aski Bizi-k eta bere “adituek” baino askoz hobeki ulertzen du mundua! Definizioz, hezkuntza herritarra, adituaren rolarekiko oso kritikoa da, eta mundua hobeki ulertzeko giltzak eraikitzeko gaitasuna, pertsona orok badugula goraipatzen du; horien eraikitzeko, ezinbestekoak diren baldintza materialak eta laguntza kolektiboa beharrezkoak ditugu bakarrik.
Bizi-ren jarduera erreformista da:
Bizi-k, “ikuspegi erradikal-pragmatikoa” duen mugimendua dela erranez bere liburua hasten du. Hain erradikala, non Ipar Euskal Herrian “igerileku sare ona segurtatu” nahi duen! Zoazte edateko urik ez duten haurrei Bizi-ren erradikaltasuna esplikatzera! Erradikaltasuna, arazoen erroetara jotzea da. Bizi-k ez du hori egiten.
Erreformismoak, lehentasunez, indarrean den koadro legalean jarduten du; definizioz, erreformen bidez jendarte kapitalista hobetzea du helburu, eta ez kapitalismoari egiazko alternatiba eraikitzea. Bizi-k, beraz, estrategia erreformista du. Bere buruari itxura erradikala ematen dio, gazteria eraginkortasun gehiagorekin erakartzeko.
Gure ustez, Denon mundua eskuetan berriz har dezagun Bizi-ren egitasmoa ez da egingarria, lehenago ez duelako aztertzen zergatik mundua eskuetatik eskapatu zaigun. Azterketa hori Bizi-rekin eta interesatua den ororekin egiteko prest gara.
(Idazki honen bertsio osoa, hemen irakur daiteke)
Goizeder Aranburu eta Amets Iturralde
Herribiltzako Euskal Herria Burujabe, Independentzia batzordeko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]