Bizi! ahaleginduko da petrolio ekoizle handien Paueko biltzarra oztopatzen

  • Ostiralean, martxoak 25, burututako ekintza deialdiarekin estreinatu ditu Bizi mugimenduak petroliogintzako multinazionalen kontrako protesta deigarriak Biarnoko Pauen. BP, Exxon, Repsol, Total, Shell eta gainerako ekoizle erraldoiek apirilaren 5etik 7ra Pauen egingo duen biltzarra eragotzi nahiko lukete ekologistek.

Ostiralean, 25, Pauen egindako protesta deigarrian petrolioz kutsatutako itsaslamina irudikatu zuten ekologistek. (Argazkia: Bizi)

2016ko martxoaren 29an - 11:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erregai fosilen ustiaketan liderrak diren multinazional handienak bilduko ditu MCE Depwater Development 2016 kongresuak, goiburu hau daramanak: “Atzeraldia kudeatu kostu murrizketak lortuz”. Itsasoko ur oso sakonetan erregai eskuragaitza ateratzen ari diren gas eta petrolio ustiatzaile nagusiak bilduko dira Pauen eta horiekin sakonera handiko zundaketetan berezitutako konpainiak.

Aurrez aurre edukiko dituzte Bizi, de Nation Océan eta ANV-COP21 taldeetako kideak, salatzen baitute ur oso sakoneko erregaien ustiatzaile horiek are kalte larriagoa egiten diotela planetari. ANV-COP21ko Cecile Marchandek salatu duenez, “COPT21 iragan eta lau hilabete eskasera erregaien korporazioek ez daukate hain lotsagabeki jokatzerik, mundu osoko estatuek klimaren inguruan onartutako itunak zanpatzera etorriz. Herritarrek mobilizatu behar dute ez onartzeko COP21ean itundutakoak letra hil bilaka daitezen”. Erregai fosilak lurpean laga beharra berretsi dute aste honetan eta datorrenean segida izango duten protesten antolatzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!