"Nortzuk diharduzue helduei dantzan irakasten? Eta zenbatek landu ohi duzue biribilketa zuen eskoletan?” galdetu du Patxi Monterok. Helduei dantzan erakusten diharduten hogei dantza irakasle ingurutik pare batek bakarrik diote biribilketa euren klaseetan lantzen dutela. Badirudi jakinekoa dela, ez dagoela landu beharrik, baina askotan arazoak sortzen dira, eta kasu horietan aspergarria ere gerta daiteke. Hori saihesteko hainbat gako eskaini ditu Patxi Monterok Dantzan Ikasi topaketetan.
“Biribilketa, karrika-dantza, kalejira, atalataikoa... hainbat izen dantza espresatzeko modu bati esateko”. Hasteko, karrika-dantzan edo biribilketan ageri diren irudi batzuk erakutsi dizkigu Monterok: 1940-50 hamarkadetako batzuk (Lizarra eta Iruñeko jaietan, Lekeition, Bakion…) eta aurten bertan Kataluniako ospakizun baten amaierako soka edo katea. “Bideo horietan ikusten dudana da batez ere giro bat. Eta barruko zerbait espresatzeko modu bat, poztasun bat, alaitasun bat… Biribilketa dantza sozial ludikoa da. Komunitatean alaitasuna, festa… elkarrekin dantzaren bitartez bizitzeko era bat-batekoena… eta oso arkaikoa”.
Bideoko irudietan ederki funtzionatzen du, baina “gaur egoera oso bestelakoa da. Nahiko galduta dugu bat-bateko biribilketarako joera, gutxietsita dago, infraerabilia”, eta plazan edo ikasgelan dantzan jarrita, desegokitasun hauek ikusi ohi ditu Monterok: noraezean jardutea (beti ‘aurrera’, baina helbururik gabe), iparra edo talde sena galtzea (ondorioz, non zauden ere), sokak etetea, sokako muturretakoek ez jakitea zer egin eta, ondorioz, baita asperdura sortzea ere.
“Giro bat behar da eta jolastu, batez ere jolastu”, eta horretarako ikasleei baliabideak eman behar zaizkiela dio Monterok, jaten eman behar zaiela, alegia, ohitura galduta dutelako eta erreferenteak faltan. Bere esanetan hauek dira zaindu beharrekoak: Sokako lehenaren edo aurreskuaren ‘artzain’ ardura. Taldea zaindu behar du: “Ondo al goaz? Abiadura egokia al da? Gustura al dabiltza sokakoak?” eta bermatu behar du soka ez etetea. Tira egite horretan, barrua bilatzea gomendatzen du. Horrela, “jendea bildu egiten duzu eta badakite non dauden, kokatu egiten zaitu, segurtasuna ematen du, talde sena ematen diozu dantzari, eta sokako kideen arteko interakzioa ere errazten du”.
Soken neurriari buruz ere aritu da,“ni artzaina baldin banaiz, nire taldea zaindu behar baldin badut eta baldin badaukat plaza osoa hartzen duen soka infinitu bat, hori maneiatzea oso zaila da”. Apurtzeko arrisku handiagoa dute soka luzeek, beraz, soka gehiago eta txikiagoak proposatzen ditu.
“Jolastu” dio behin eta berriz, eta horretarako ideiak eta baliabideak eskaini behar zaizkiela ikasleei: zubiak, sokatik korrora igaro eta alderantziz, espiralak, sugeak… Jolas horretan, sokako atzeko muturraren (atzeskuaren) konplizitatea ere garrantzitsua dela dio: “ez-hitzezko komunikazioaren bitartez, bilatu interakzio bat bien artean jolasa aberastuko duena, aukera gehiago emango dituena: orain zu, orain ni, orain gonbidatu zubipetik pasatzen, orain banoa ni…”.
Eta biribilketa urratsa? “Urratsa ez da garrantzitsua. Ez tematu horrekin. Utzi ateratzen. Aterako da, zuk esplikatu gabe ere aterako da. Hori bai, musika egokiak aukeratu behar horretarako, ‘urratsa’ aterako digutenak”.
Monteroren iritziz, biribilketa indartuko badugu, zera egin behar da: “balioan jarri, erabili (kalean, testuinguru errealetan), eta gu eredu izan gure proposamenekin, baina eredu dibertigarri, erakargarrian”.
Helduekin lehendabizi froga egiten duela azaldu du, eta hor ia beti agerian geratzen direla lehen aipatu diren desegokitasunak. Orduan, behin agerian, arazoak eta zaindu beharrekoak zeintzuk diren azaldu, eta baliabide edo ideia batzuk proposatzen ditu.
Estreinakoan ‘demostrazioa’ egiten du Monterok, berak tira eginda sokari, zaindu beharrekoak errepasatu bitartean eta jolaserako baliabide batzuk erabilita. Baina jarraian, behar beste egun hartuta, banan-banan guztiek hartu beharko dute biribilketa gidatzeko ardura: “Egun bakoitzean, ikasle batek egin beharko dio tira sokari. Niretzat oso inportantea da norbera sentitzea ardura horretan”. “Jardun bakoitzarekin denek ikaste dute, denek senti baitezakete zer joan den ondo, zer ez den ondo joan, zer egingo lukeen norberak… Ekinaldi bakoitza denontzako ariketa da.”
Haurrekin, Monteroren proposamena izan da ez ‘lantzea’, lantzea baldin bada haurrak sokan heltzen derrigortzea eta paTan, paTan, paTan… ‘urratsa’ lantzea. Eta batez ere ezezkoa eman die “erabilera mugatzaileei: klaseko derrigortasuna, edo justu dantza emanaldietako sarrera edo irteerarako erabiltzea”.
“Lanketa akademiko mugatzaileen” ordez, justu aurretik desegoki bezala planteatu den hori guztia bilatuko lukeela dio: “Jarri musika eta utzi espresatzen, jolasten, lurrera jausten, soka eteten…”. Zaindu beharreko muga bakarrak, minik ez hartzea, minik ez ematea, eta elkarrenganako errespetua. “Baina zirikatzea bai, jolas giroan! Gatz-piper hori ez dadila gal!” dio Monterok. Helburua, bizi dezatela musika hori eta dantzaren espresio hori (taldean, sokan elkarri eskutik helduta) elkar-jolaserako baliabide dibertigarri bezala. Aldi berean, eta ez da helburu txikia, musika-doinu horiek deskubritzea, eta gustagarri bihur daitezen. Orainerako, eta beraien etorkizunerako.
Emakumeak plazak hartzen hasi direnean herri askotan mutilak desagertzen hasi dira. 10-15 urteren buruan gizonek bakarrik dantzatzen zituzten dantzak ia emakumeek soilik osatutako dantzari taldearen esku gelditu dira. Badirudi gizonezkoei plaza emakumeekin konpartitzea ez zaiela... [+]
Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]
Gure Ametsa dantza taldeak soka-dantza dantzatu du Kalbario jaietako Piñastegi egunean. Herri osoa mahoiz jantzita esnatu da; portuan da gaurkoan festa. Sardina usaina sumatzen da eta umeak arranplan ari dira jolasean, txirristan. Helduak, berriz, kukainarekin. Bar Puerto... [+]
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
1950eko hamarkadan hasi ziren Lagun Artean dantza taldea osatzen Aramaion, Ramon Ormaetxearen gidaritzapean. Dokumentalean jaso dituzte taldearen ibilbidea, taldeko kideen testigantzak, argazki zaharrak eta egungo irudiak bilduta. 2023ko abenduaren 30ean estreinatu zuten... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Lesakako ezpata-dantzarien entseguan izan gara. Hilabete daramate astean bitan entseatzen, eta egun handia gainean da: uztailaren 7a, San Fermin eguna. 15 dantzari irtengo dira ezpata-dantzan; titularrak dira, baina jende gehiagok entseatzen du. 2-3 urte entseatzen aritzen... [+]