Biluzik eta trafikoa mozten bukatu dute AHTren aurkako bizikleta martxa

  • Uztailaren 25ean Durangon abiatu zen AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea, Mugitu! kolektiboak deituta. Martxak iraun duen aste betean parte hartzaileak azpiegituraren obrak eta inguruko herriak bisitatu eta beste azpiegitura handien kontra ari diren eragileekin elkartu dira. Bilboko Arriaga plazan amaitu dute abuztuaren 2an, bezperan hiriko erdigunea kolapsatzeko ekintza egin ostean.


2014ko abuztuaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AHT eraikitzen "diru kopuru ikaragarriak xahutu" bitartean, prekarietatea hazten doala salatu dute Bilboko ekintzarekin. (Arg.:@MugituMugimendu)

Parte hartu duten 50 bat txirrindulariek AHTren obrak bertatik bertara bisitatu eta kalteturiko zenbait baserritarrekin izan dira. Beste proiektu erraldoi batzuen inguruko saio informatiboak ere egin dituzte; tartean, Superportuaren ingurukoa Zierbenan, olatuen energia jasotzea helburu duen BIMEP proiektuaz Plentzian eta “Guggenheim eta beste proiektu urbanistiko espekulatiboez” Sukarrietan.

Astebeteko itzulian ondorengo herrietatik igaro da martxa: Durango, Elorrio, Atxondo, Zornotza, Dima, Galdakao, Larrabetzu, Gernika, Bakio, Lemoiz, Plentzia, Getxo, Santurtzi, Zierbena, Muskiz eta Zalla. Egunez eguneko kronika ahtgelditu.org webgunean jaso dute.

AHTk biluzten gaitu”

Txirrindulariek Bilbo erdigunean protesta egin zuten itzuliaren azken aurreko egunean, abuztuaren 1ean. Plaza Zirkularrera iristean, biluztu eta lurrean eseri ziren, trafiko zirkulazioa moztuz. Aldamenean, beste kide batzuk “AHTk biluzten gaitu” zioen pankarta atera zuten. Kotxe ilara handiak sortu eta hamar minutuz trafikoa geldi egotea lortu zuten.

Bilboko erdigunea kolapsatzeko ekintzarekin murrizketak eta prekarietatea hazten doazela salatu dute, “AHTren eraikuntzan diru kopuru izugarriak xahutzen diren bitartean”. Mugitu!-ren hitzetan, “horren errudun nagusietako bat” Adif Trenbide Azpiegitura Administratzailea delako egin zuten ekintza enpresaren bulego parean.

Ondorengo bideoan jaso dituzte ekimenaren zenbait irudi:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude