“Billy el Niño”-ren aurkako salaketa bat artxibatu dute ez dela “gizadiaren aurkako krimena” ebatzita

  • 2017ko azaroan Felisa Echegoyenek Antonio Gonzales Pacheco (Billy el Niño) Francoren erregimeneko poliziaren aurkako kereila aurkeztu zuen, torturak egotzita. Orain, Madrilgo 37. Instrukzioko Epaitegiak Echegoyenen tortura salaketa artxibatu du.

Alvaro Pacheco, Billy el Niño gisa ezagunago, epaitegitik irteten kaskoa jantzita, bere nortasuna ezkutatu nahian. (Argazkia: Álvaro Minguito / El Salto)

2018ko otsailaren 13an - 11:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

El Saltok jaso duenez, epaileak ez du eraso “antolatu eta sistematikotzat” jo, eta gizadiaren aurkako krimena ez dela ebatzi du.

Argentinako Kereilaren aldeko eta Frankismoaren Krimenen aurkako Espainiako Plataformak (Ceaqua) ebazpena “ohiz kanpokoa” deritzo: “Antonio Gonzalez Pacheco Brigada Politiko Sozialeko kide garrantzitsua zen, ehunka pertsona sistematikoki torturatu zituen diktaduraren erregimenaren aurka borrokatzeagatik”. Ehunka pertsona horietatik bat da Felisa Echegoyen auzi-jartzailea.

Ceaquak gogorarazi du Echegoyenek aurkeztutako kereilak Espainiar Estatuko lau historialarik sinatutako adituen txosten bat jasotzen zuela. Txostenak frogatzen du biztanleria zibilaren aurkako eraso antolatu eta sistematikoa izan zela. Horrekin batera Istanbuleko protokoloari jarraiki idatzitako informe bat aurkeztu zuen, zeinak Felisa Echegoyenek pairatutako torturen egiazkotasuna baieztatzen zuen.

Felisa Echegoyen, "Billy el Niño"-ren kontrako salaketa eskuan duela (Arg: eldiario.es)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eguneraketa berriak daude