Bilboko Udalak helegitea aurkeztu du Txupineraren debekuaren aurka

  • Gaur aurkeztuko ditu Bilboko Udalak alegazioak Jone Artola Aste Nagusiko txupinera izateko debekuaren aurka. Debekua Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariaren eskaeraren ostean etorri da, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Auzitegiak hala erabakita.


2013ko abuztuaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bilboko Udalak alegazioak Jone Artola Aste Nagusiko txupinera izateko debekuaren aurka. Argazkia: Deia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Itziar Urtasun jaietako zinegotziaren Adierazpenak jaso ditu Berriak. Bere esanetan  txupinera konpartsek aukeratu izan dute beti, historikoki hala izan da eta Jai Batzordea konpartsen erabakia berrestera mugatu izan da. Gaineratu du, Udalak ez duela ezer Artolaren aurka, baina legea beteko duela. Ebazpen judiziala azkar iristea eskatu du zinegotziak, jaiak larunbatean hasiko baitira. Jai Batzordea bihar bilduko da zer egin erabakitzeko.

Etxerat-eko kidea, Txori Barrote konpartsako kide izatea, Euskal Herritarroken eta EAE-ANVren hautagai izatea eta bere anaia preso egotea argudiatuta galarazi dio epaitegiak Jone Artolari txupinera izatea. Herrira mugimenduak, bestalde, epaitegiaren erabakia kritikatu du eta salatu du edozein ekimeni zigilu bera jartzen zaiola “terrorismoa goraipatzea eta biktimak mespretxatzearen zigilua”.

Bilboko talde politikoek debekuaren inguruko balorazio desberdinak egin dituzte. PSE-EEren Batzar Nagusietako bozeramaile Iñaki Egañaren ustez, ezker abertzalea txupineraren izendapenean eragiten aritu da. PPk EAJ kritikatu du izendapenaren kontrako “jarrera irmoa” ez izateagatik. Udalean Bilduko bozeramailea den Aitziber Ibaibarriagarentzat, Urkijoren esku hartzea “onartezina” da. Bere ustez epaiaren helburua jaien aurreko giroa zapuztea da.

Konpartsek elkartaratzea egingo dute gaur txupineraren defentsan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Irailaren 8an gertatutako erasoa gaitzetsi dute Hondarribiko Txosnak kudeatzen dituzten elkarteek

Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.


Izpegiko gainak herri baten aldarri izanen dira buruilaren 19 eta 20an

Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
"Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu"

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Kai Nakaik, Marenek eta Olatz Salvadorrek gezurtatu egin dute Bilboko Udalak esandakoa: ez zien beste eszenatoki bat eskaini

Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bilboko Konpartsek "gustu guztientzako" 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Eguneraketa berriak daude