Bilboko Karmela gune autogestionatuaren 2. urteurrena ospatuko dute larunbatean

  • Karmelo ikastola zaharraren eraikinean Bilboko Santutxuko bizilagunek sortutako gune autogestionatuak bi urte bete ditu. Urteurrena ospatuko dute larunbatean ohikoa duten gisan: sormenari eta auzoari ateak irekiz.


2017ko azaroaren 17an - 09:08

Karmelo ikastola izandakoan parte hartu zuten askorekin (guraso, ikasle, irakasle, sortzaile...) eta auzokideekin batera auzotik-auzora filosofian oinarritutako proiektua sortzen aritu dira bi urte hauetan. Hitz hauekin definitu dute Karmela: "Oinarri asanbleario, antikapitalista, euskaldun eta herrikoia dituen egitasmo eraldatzaile, parte-hartzailea eta parekidea".

Eraikina berreskutzeari hasiera eman zion egunean sortu zuten bideoak ondo islatzen du proiektuaren izaera:

Azken bi urteotan hamaika ekimen eta tailer antolatu dituzte. Indar berezia jarri diote egindako dena pertsona ororen esku jartzeari. Horregatik, proiektuaren nondik norakoak xehe ezagutu nahi duenak eskura ditu informazio eta argazki asko sarean: informazio orokorra webgunean, ekimen eta tailerren kalitate handiko argazkiak flickr kontuan eta denetariko argazki, bideo eta informazioa Facebook-en eta Twitterren.

Ondorengoa da azaroaren 18an urteurren jairako antolatu duten egitaraua

10:00 - Prestaketa

11:00 - Tailerrak

12:00 - Bisita gidatua

+ Serigrafia tailerra (Nork bere arropak ekarri)

ostean ekitaldi informatiboa + Gaiteroak + Kontakt jam session

15:00 Herri bazkaria

(Izena eman kudeaketa@karmela.eus e-mailean)

17:00 Kontzertua: Deiedra Rebel Folk

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude