Egun, Bilboko 900 kale baino gehiagotatik 28k baino ez dute emakume izena, %3ak besterik ez. Hori aldatzeko erabakia hartu du Bilboko udalbatzak.
Bilboko 900 kaleetatik 28k baino ez dute emakume izena eta egoera hori aldatzeko, Bilboko udal gobernuak (EAJ-PSE) eta Elkarrekin Podemosek negoziatutako mozio bateratua onartu du. EH Bilduk eta PPk ere babestu dute proposamena eta hemendik aurrera hirian sortuko diren kale, plaza, etorbide eta bestelako azpiegitura berri guztiek emakume izena izango dute.
Oihane Agirregoitia (EAJ) Hiritarren Arreta eta Partaidetzarako zinegotziak azpimarratu du, 2016tik egindako 9 bide izendapenetatik zortzik emakume izena dutela. Kale berriak izendatzeko, alkateak herritarren ekarpenak onartuko dituela adierazi du.
EH Bilduk zuzenketa propioa aurkeztu du eta hor "mugimendu feminista" ere kontuan hartzea eskatu du. Alderdiaren proposamenak kale berri batzuek indarkeria matxistak hil dituen emakumeen izenak izatea jasotzen du, biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko modu gisa.
"Badakigu urrats txiki bat baino ez dela, garapen urbanistiko berrien ondorioz, inoiz ez da posible izango parekotasunera ehunekoetan islatzera. Nolanahi ere, ekimen honekin emakumeenganako iraina saihesten lagunduko dugu, neurri batean bada ere", azaldu du Elkarrekin Podemoseko zinegotzi Carmen Muñozek.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
VERDIREN OTELLO OPERA
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.