Bilboko Goiko Grill jatetxean eraso euskarafoboa: "Euskara gaztelaniaren dialektoa da"

  • Gaztelania hutsean zegoen komuneko kartel bat euskaraz ere jartzeko proposatu zioten jatetxeko arduradunari, eta haren erantzuna izan zen "alemanez eta frantsesez ere" jarri beharko zukeela euskaraz ere jarri beharko balu. Euskara hizkuntza ofiziala dela esatean jazo zen erasoa, euskara gaztelaniaren dialektoa dela esatea. ARGIAk bezero horiekin hitz egin du.


2023ko uztailaren 04an - 12:00

Igande eguerdian, Bilboko Goiko Grill jatetxera bazkaltzera joan ziren Orhi Xabier eta bere familia. Bazkaria "ondo" joan zela kontatu dio ARGIAri Orhi Xabierrek, eta amaieran gertatu zela euskaldunen aurkako erasoa, bere aita komunera joan zenean. Gizonezkoen eta emakumezkoen komunak gaztelera hutsean bereizten ditu Goiko Grill jatetxeak –ellas eta ellos formula darabil–, eta bezeroa jatetxeko arduradunari zuzendu zitzaion euskaraz ere jarri zezatela eskatzera. Haren erantzuna, Orhi Xabierren iritziz "tonu nahiko mespretxagarrian", honakoa izan zen: "Euskaraz jarri behar badut, alemanez, frantsesez... ere jarri beharko dut". 

Orduan, euskara, gaztelerarekin batera, hizkuntza ofiziala dela gogorarazi zioten jatetxeko arduradunari, eta Espainiako Konstituzioan horixe bera jasota dagoela. Itxura guztien arabera, "gehiago asaldatu" zuen iruzkin hark, eta "euskara gazteleraren dialekto bat" dela esan zuen. Orhi Xabierrek kontatu du "bigarren mailako herritar" sentitu zela. Irtetean, "agur" eta "hasta luego", bakoitzak berearekin segitu zuen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2024-05-17 | ARGIA
Auzitegi Gorenak ez du onartu tramitera Gipuzkoako Aldundiak Uliazpiko hizkuntz eskakizunen harira jarritako helegitea

2023ko otsailean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi zuen Uliazpi Fundazioko 34 zaintzaileren lan deialdirako hizkuntz eskakizuna. Fundazioko langile batzordeak eta Foru Aldundiak sententzia salatu zuten. Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du oldarraldi judizialak... [+]


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


2024-02-15 | ARGIA
Helegitea jarri diote 119 administrari-plaza egonkortzeari, hizkuntza eskakizuna dutelako

LABek ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko 119 langileak egonkortzeko egin den bidea bertan behera gelditu daitekeela, hizkuntza eskakizuna ezarri izanagatik helegitea aurkeztu dutelako. LABek eta ELAk elkarretaratzea deitu dute otsailaren 16rako, Donostian.


Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Eguneraketa berriak daude