Bilboko auzokideen iritzia kontuan hartu gabe egindako ‘Auzoentzako ituna’

  • EH Bildu, UdalBerri eta Goazen Bilbao alderdiek ez dutela Auzoentzako ituna sinatuko esan dute gaur goizean. Argitu dutenez: "Udal-gobernu honek ustezko itun politiko bat proposatzen du, herritarrei bizkarra emanez."

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 19an - 15:41

UdalBerriren ustez ez da Bilbok bi abiadura izatea, baizik eta aurkako noranzkoetan doala udal-gobernua. Alderdiak azaldu duenez “Gehiegizko inbertsioa hartzen duten erdialdeko auzoak ditugu alde batetik, turismoarentzat glamour handiko guneak izanik, eta bestetik, aldiz, goialdeko auzo baino gehiago, kanpoko begiradatik eta propaganda mediatikotik ezkutatutako auzoak ditugu. Nola azaldu behar dugu, orduan, gure hiri saritu honetan, auzoen arteko izugarrizko aldeak egotea bizi-itxaropenari dagokionez? Eta hori Bilboko herritarren artean batez besteko errentari dagokionez dauden desparekotasun itzelak ez aipatzearren”.

Horregatik guztiagatik, UdalBerrik ez du sinatuko alkatetzak proposatutako ituna. Bozeramaileak esan duenez “Horrela, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren hitz doiak gure eginez, ezetz esaten dugu, zeren eta Aburto jaunak planteatzen duena zera baita auzorik gabeko auzoen aldeko itun bat, ez besterik”.

EH Bilbuk, ere, berdina egingo duela azaldu du. Beraien hitzetan "Aburtok ezin du auzoentzako itun bat proposatu bertan bizi diren pertsonen iritzia kontuan hartu gabe". EAJk eta PSEk herritarren parte-hartzea ekidin dutela adierazi dute, eta, horrez gain, edukirik gabeko ituna dela adierazi du bozeramaileak. Beraz, ez dutela Auzoentzako ituna sinatuko adostu dute. Jarrera berdinarekin azaldu da Goazen Bilbao. Samir Lahdouk ez dutela ituna sinatuko esan berri du.

Bilboko auzoak

Bilboko auzoen desberdintasunak argi geratu dira azkenengo egunetan plazaratu den informazio guztiarekin. Ikusi daitekeenez, auzoen arteko desberdintasunak gero eta handiagoak dira. Abando edo Indautxu bezalako auzoetan inbertitzen den, eta auzotarrek dituzten soldatak Peñaskal, Otxarkoaga, Arangoiti edo Altamira bezalako auzoekin alderatuz, lehenengo eta bigarren mailako auzoak eta auzotarrak eragiten dituzte.

Joera hori aldatzeko tresnak behar direla aldarrikatu dute EH Bilduk, Goazen Bilbok eta UdalBerrik. Udal-gobernuak, berriz, Auzoentzako ituna aurrera atera nahi du, baina ez du talde guztien sinadura edukiko. Izan ere, auzoen arteko desberdintasunak gora doaz azken urteetan, eta hori ekiditeko gaur arte ezer gutxi egin dela azaldu dute oposizioan dauden alderdiek.

Bitartean, Bilbo erdiguneako auzokideen errentak gero eta altuagoak diren bitartean (34.000€ inguru) erdigunetik urrunago bizi diren auzotarrenak gero eta baxuagoak dira. 15.000 €ra heltzen ez direnen auzoen artean Otxarkoaga, Bolueta, La Peña, Peñaskal, Altamira, Zorroza, Arangoiti, Bilbao La Vieja eta Zabala daude.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desberdintasun soziala
2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Gizonen %44k uste du berdintasun-politikak “urrunegi” joan direla eta beraiek direla baztertuak

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak doan, Portugalgo gakoa desorekari aurre egiteko

6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]


Arrakalaren enegarren aurpegia

338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]


Wimbledongo araudi orbangabea

Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


Klimaren auzian erabakiak bideratzea da ultra-aberatsen estrategia

Klase ikuspegitik aztertzen du klima larrialdia Edouard Morena politologoak, eta Fin du monde et petits fours: Les ultra-riches face à la crise climatique ("Munduaren bukaera eta ‘petits fours’-ak: ultra-aberatsak krisi klimatikoaren parean") liburua... [+]


Teknologia
Eraldaketa digitalaren etika

Arrakala digitala” murrizteko dauden laguntza guztien inguruan aritu naiz lankide batekin: eremu pribatutik, Europatik, estatutik, Jaurlaritzatik.... Kakotxen artean jartzen dut arrakala digitala, berau gauzatzen hasi aurretik jada existitzen ziren arazo asko arrakala... [+]


Ogia %14, tipulak %258 eta hipotekak 3.600 euro gehiago: prezioen garestitzeak zeini eragingo dio gehien?

Oinarrizko elikagaiak %15,4 garestitu dira urtebetean Espainiako Estatuan eta Kontsumo Prezioen Indizea %5,9ra igo da berriz ere. Prezioen gorakada horrek kezka eragin du eta Espainiako Gobernuak ekoizle eta saltzaile handiekin bilatu nahi ditu irtenbideak. Aitzitik, orain arte... [+]


Peru hegoaldetik Limaraino iritsi dira manifestariak, beste konstituzio bat eskatzeko

Ostegun honetarako manifestazio handia espero da Liman Dina Boluarte kargutik kendu, parlamentua desegin eta Perurentzako beste konstituzio bat eskatzeko. Herritar asko autobusez eta kamioiez karabanetan antolatuta iritsi da hegoaldeko eskualdeetatik herrialdeko hiribururaino.


Davoseko gailurraren aurrean: aberatsek adierazpenak, aktibistek ekintzak

Ostirala arte iraungo duen Munduko Foro Ekonomikoak, elite ekonomiko eta politikoko 2.500 agintari inguru bildu ditu Davoseko luxuzko eski estazioan. Horren aurrean, aktibista ekologisten ekintzak ikusten ari gara, baina baita munduko aberatsenen adierazpenak, agintariei... [+]


Errautsetatik jaio zen odontologia forentsea

Parisen 1897an Karitate Bazarra antolatu zuten egurrezko barrakoi batean, sute baten ondorioz 126 lagun hil ziren, haietatik 120 emakumezkoak. Asko goi mailako jendartekoak izanik, kiskalitako gorputzetan geratutako haginen bidez identifikatu zituzten. Klasismoaren altzotik... [+]


Tori bat eta eman bi: horrela zukutu dugu munduaren Hegoaldea, NDF lagun

Munduaren Hegoaldeari 152 bilioi dolar ostu dizkio Iparraldeak azken sei hamarkadatan, truke-desberdintasunagatik: herrialde pobreetan prezioak eta soldatak baxuagoak direnez, desoreka dago merkataritza balantzan. Baina egoera hori nahita sortu dute Nazioarteko Diru Funtsa... [+]


Eguneraketa berriak daude