Bilboko Zabalgarbiren TMBa geldiarazi dute, langileak legionellaz kutsatuta

  • ELA sindikatuak zabaldu duenez, otsailaren 7an Bizkaiko zaborrak Zabalgarbi erraustegira sartu aurretik tratatzen dituen Arraiz TMBko langile bat ospitaleratu zuten, legionellan positibo emanda. Kasua urtarrilaren 28an antzeman zen eta eta protokoloari jarraikiz TMBko instalazioetako ur-analitikak egingo ziren. ELAk salatu du Osalanek otsailaren 13an TMBko zuzendaritzari jakinarazi arren dutxetan legionella arrastoak aurkitu zituela, hala ere enpresak langileei ezkutatu egin ziela albistea.


2019ko martxoaren 06an - 10:05
Airetik hartutako irudian, Arraiz TMBa -eraikin luzexka- Zabalgarbi erraustegiaren aldamenean. (Argazkia: Zabalgarbi)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Geroztik Osalanek langileen dutxetan legionella arrastoak aurkiturik, TMBaren zuzendaritzak ekoizpen prozesua gelditu egin du. Hala ere, ELA kexu da dutxak erabiltzeko debekua langile guztiei aplikatu ez zaielako eta enpresaren enkarguz Biotik-ek egindako analisiak homologatu gabeak direlako: "Hori guztia ikusita, ELAk atera duen ondorioa zera da: TMB UTEak bere interesak jartzen ditu langileen osasunaren gainetik, ez baitu geldiarazi ekoizpen-prozesu osoa". Sindikatuak egoeraren erantzule egin ditu, TMBa kudeatzen duen enpresa taldeaz gain, Garbiker konpainia publikoa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila.

Bizkaitik eta batik bat Bilbotik eramandako zabor nahasiei tratamendu mekaniko eta biologikoa egiten dien Arraiz TMBan behin eta berriro ari dira errepikatzen osasun arazoak langileen artean. Oraingoan legionella izan den arren, aurreko aldietan Q sukarraz gaixotu izan dira TMBko langileak. 2014an apiriletik uztaila bitartean itxita egon zen TMBa, langile batzuek Q sukarra harrapaturik. Orduan aipatu zen hiriko zaborrentzako kontainerretan norbaitek hildako animalien hondarrak botata gertatu zela kutsaketa. Iaz, 2018an kutsadura arazo bera errepikatu zen.

Bizkaiko TMBko langileak Foru Aldundiaren atarian protestan beren laneko
osasun arriskuengatik. (Argazkia: ELA)

Arazoaren gakoetako bat, prozeduraren kontrol faltaz gain, izan daiteke TMBra iristen diren zabor nahasietan hondakin organiko asko joatea. Izan ere, TMBarekin disimulatu nahi dira gaikako bilketa txar batek konpondu gabe utzitako arazoak: hasieratik gaikako bilketa on eta eraginkorra eginez gero (Atez Atekoarekin eta bilketa orokortuzko beste zenbait eredurekin egiten dena bezala) azken errefusetan (edukiontzi grisa) bezala edukiontzi horian lagatako plastiko eta beste ontzien artean ez da kasik organikorik joaten.

Informazioetan Arraiz TMBa aipatzen den arren eta nahiz eta juridikoki enpresa berezia izan, bere UTE propio batek kudeatua, Bizkaiko hondakinak kudeatzeko eskema orokorraren osagaia da, fisikoki ere lotua Zabalgarbi erraustegiarekin, bereizita biltzen diren organikoentzako konpost plantarekin eta erretako bezala erre gabeko azken hondakinak biltzen dituen Artigaseko zabortegi zahar-berrituarekin.

Zabalgarbi, TMBa, Artigaseko zabortegia, konpost planta eta abar, dena konplexu berean lotuta Bilbo aldamenean. (Argazkia: Zabalgarbi)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude