Bilboko Arte Ederren museoko sarrera doan izango da Eguberrietan

  • A(r)teak zabalduz lelopean, museoa doakoa izango da abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra bitartean abenduak 25, urtarrilak 1 eta urtarrilak 6 kenduta; izan ere, museoa itxita egongo da egun horietan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 19an - 09:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken hilabeteotan lanean aritu dira museoa berritzeko egindako azken proiektuak (Luis M.ª Uriarte arkitektoak gauzatu zuen, 2001ean) arkitekturaren eta natur ingurunearen artean ezarritako jatorrizko eztabaida lehengoratzeko. Une hartan, kristalezko galeria berri bat eraiki zen, antzinako eraikinaren adreiluzko horma opakuari atxikita, mendebaldeko fatxadan; ordutik, museoaren bi eraikinak lotzen ditu. 

Museoaren arkitekturak inguruko "natur museoari" –115.200 metro koadroko ondare berdea, bost kontinenteetatik ekarritako 70 espezie baino gehiago biltzen dituena– dion errespetuak modu positiboan baldintzatu zuen berritze lanen garapena, jatorrizko zuhaitza identitate-ikur gisa txertatuz. 

Urte batzuk geroago zuhaitza hil zenean, lotura bitxi hori galdu egin zen; orain, Bilboko Udalaren Lorezaintza Zerbitzuaren lankidetzari esker, berreskuratu egin da, Indi gaztainondo zuri berri bat (Aesculus hipocastanum) landatuta jatorrizko tokian; hazten doan neurrian, jarraipena egingo zaie zuhaitzari eta beiratearen tarterantz hazten ari den adarrari. 

Museoak Gabonetako argiekin nabarmendu nahi izan du lehengoratze-lana: antzinako eraikinaren jatorrizko fatxadan jarri dira, jatorrizko sarrera gogora ekartzen duen keinua eginez. 

A(r)teak zabalduz lelopean, museoa dohainik zabalik egongo den 110 orduetan egongo da ikusgai, abenduaren 24tik (astelehena) urtarrilaren 7ra (astelehena) bitartean (abenduak 25, urtarrilak 1 eta urtarrilak 6 kenduta; izan ere, museoa itxita egongo da egun horietan).

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Museoak
Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Tarsila do Amaral
Tupi or not tupi, that’s the question

1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]


‘Guggenheim Urdaibai Stop’ek Urdaibaiko proiektuaz hitz egiteko bilera eskatu dio museoko zuzendari berriari

Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Irmotasunez egin du Pradalesek Urdaibaiko Guggenheimen alde, eta “inbasio gutxiko” proiektua dela defendatu

Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]


2024-11-13 | Iñaki Barcena
Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]


2024-10-23 | Julene Flamarique
Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duela eta

Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]


Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Urdaibai eta Guggenheim aurrez aurre

 “Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Eguneraketa berriak daude