Biktimen inguruko akordioa lortu dute FARCek eta Kolonbiako Gobernuak

  • Bake prozesuko biktimen puntua itxi dute Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrillak. Akordioaren xehetasunak azaroaren 15ean emango dituzte, Habanan egingo duten zeremonian. Bertan dokumentua sinatuko dute Humberto de la Calle gobernuaren negoziatzaileak eta Ivan Marquez FARCen ordezkariak.


2015eko abenduaren 15ean - 12:29
Egia, justizia, kalte-ordainak eta berriro ez errepikatzeko bermea jasoko ditu itunak, baita justizia transnazionalari buruzko xehetasunak ere. (Arg: telesurtv.net)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egia, justizia, kalte-ordainak eta berriro ez errepikatzeko bermea jasoko ditu itunak, baita justizia transnazionalari buruzko xehetasunak ere. Gatazkan inplikazioa izan dutenei jurisdikzio berezia aplikatuko zaie, erantzukizunak onartzen dituztenek onurak izan ditzaten.

Akordio hau erabakigarria izan daiteke etorkizunean gatazkari amaiera emateko. Hala uste du Fabrizio Hochschildek, Nazio Batuen Erakundeak Kolonbian duen ordezkariak. Bere esanetan, eman berri den urratsak berebiziko garrantzia du, “biktimen eta justiziaren gaia baita gatazkaren alderdirik konplexuena”. “Bi puntu hauek polarizazio handia sortu dute Kolonbian. Hauen inguruko akordioa lortzeak esan nahi du elkarrizketaren azken txanpan sartu garela”.

Biktimen auzia itxita, puntu bakarra egongo litzateke betetzeke

Bost puntu ditu 2012an abiatu zuten bake prozesuak. Hiru jada itxiak dituzte –lurrei, parte hartze politikoari eta drogei dagozkienak–, eta biktimen puntuan akordioa lortuta, soilik behin-betiko su etena eta armagabetzea lortzea faltako litzateke.

FARC-en bake ordezkaritzak Rebelion atarian esan duenez, bake sinadura geroz eta gertuago dago. Horretarako, hemendik aurrera “buru belarri” jardungo dute azken puntuaren ikerketa eta negoziaketetan. Ordezkaritzak adierazi duenez, gaia analizatzeko plataforma bat eratu dute, “prozesua gatazkaren amaierara bideratuko duena”.

Horrez gain, “gatazka amaitu eta bakea eraikitzeko” hamar proposamen aurkeztu dituzte. Hauek, besteak beste, behin-betiko su etena, estatu zein gerrillak armak uztea eta talde paramilitarrak desegituratzea jasotzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!