Bikoiztu egin da aurten botoa posta bidez emango duten herritarren kopurua

  • 125.255 pertsonak egin dute Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeetan botoa posta bidez emateko eskaera, hau da, EAEn boza ematera deituta dauden herritarren %7,3k. 2016ko hauteskundeetan, berriz, posta bidez bozkatzeko eskaerak 52.365 izan ziren.


2020ko uztailaren 07an - 07:45

COVID-19 garaian bozka aurrez aurre ematea baino nahiago izan dute posta bidez egitea milaka herritarrek. Botoa posta bidez emateko eskaera egin dutenek osatu egin behar dute prozedura, eta uztailaren 10ean eguerdiko 14:00etan amaituko zaie epea hautatutako boto-papera posta-bulegoan entregatzeko edo dagokion hauteskunde-mahaiari doako posta ziurtatu bidez bidaltzeko.

Lurraldez lurralde, Araban posta bidezko 16.114 boto erregistratu dira, Bizkaian 77.067 eta Gipuzkoan 32.074.

Euskadiko hautesle-erroldaren % 7,3 da

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Eugenio Artetxe Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak uztailaren 12an, igandean, egingo diren hauteskundeetan botoa posta bidez emateko egin diren eskaerei buruzko datuak eta prozesuari buruzko xehetasunak azaldu dituzte. Horrela, maiatzaren 19tik uztailaren 2ra bitartean, guztira 125.255 pertsonak egin dute Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeetan botoa posta bidez emateko eskaera. Kopuru hori Euskadiko hautesle-erroldaren % 7,3 da, deialdi honetan 1.718.323 baitira botoa ematera deitutako hautesleak.

Aurrekoetan baino hautesleku gehiago egongo dira

Jaurlaritzak eman dituen datuen arabera, 1.718.323 herritar daude deituta guztira hauteskunde hauetan botoa ematera. Osasun neurriak betetzeko udalek egin dituzten egokitzapenak direla-eta,  764 hautesleku egongo dira, 2016ko hauteskundeetan baino 45 gehiago: Araban 105, Bizkaian 370 eta Gipuzkoan 289. Bestalde, guztira 2.678 hauteskunde-mahai jarriko dira, 2016an baino 85 gehiago, eta horietatik 426 Araban jarriko dira, 1.400 Bizkaian eta 852 Gipuzkoan.

Etxetik paperak prestatuta eta maskara jantzita joateko eskatu du Jaurlaritzak

"Hautesleei gomendatzen zaie etxetik irten aurretik errolda-txartelean begiratzea botoa zein hautesleku, sekzio eta mahaitan eman behar duten, bai eta dokumentazioa prestatzea ere, hain zuzen ere, ahalik eta denbora gutxien egoteko hauteslekuan eta, era horretara, pertsonen arteko kontaktua eta ilarak sortzea saihesteko", dio Jaurlaritzak oharrean. Eta arauak oroitarazi dizkie herritarrei: "Pertsonen arteko tarteak errespetatu behar dituztela, eskuak garbitu behar dituztela eta maskara jantzi behar dutela".

Segurtasun Sailak udalei hauteslekuetarako gel hidroalkoholikoa eta maskarak banatuko dizkie, etxean ahaztu duten hautesleei banatzeko.

Zeinu interpretea eta braille sisteman botoa emateko aukera

"Hauteskunde autonomiko batzuetan lehenengo aldiz", Bizkaian bi pertsonak eskatu diote Segurtasun Sailari zeinu-mintzairaren interprete bat, hauteskunde-mahai bateko kide eta ordezko izendatu dituztelako. Eta bost pertsonak eskatu dute botoa emateko Braille sistema erabiltzea: 4 pertsonak Bizkaian eta 1ek Gipuzkoan.

Gaixo daudenak eta mugikortasuna mugatuta dutenak garraiatzeko zerbitzua

Segurtasun Sailak Gurutze Gorriarekin eta DYArekin lotu du gaixo dauden, ezinduta dauden edo mugikortasun mugatua duten eta botoa emateko eskubidea erabili nahi duten pertsonak garraiatzeko doako zerbitzua. Berau erabili nahi dutenek uztailaren 10a baino lehen egin beharko dute eskaera, zenbaki hauetakoren batera deituta: 945 22 22 22 edo 943 46 46 22.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude