“Bigantxak nahi dituzu Gorlizko jaietan?”

  • Gorlizko Santiago jaietan egin ohi diren bigantxen-jarduera mantendu edo ez erabakitzeko galdeketa egitea onartu du Udalak. Datorren urtarrilaren 26an egingo dute hori.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 2an - 08:44
Bigantxak, artxiboko irudian / CC-BY bedaio3000
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Change.org plataforman animalienganako tratu txarrak ekiditeko ia 500 sinadura bildu direla eta, Santiago jaietan bigantxen erabileraren inguruko herri-galdeketa egitea erabaki du Gorlizko Udalak. Horren harira, EH Bilduk aipatu du animalien gaineko tratu txarrak ez direla eztabaidagai; hala ere, ikuskizun horiek kentzeko urrats bat emateko asmoz, galdeketa horren alde bozkatzea erabaki du koalizio abertzaleak.

Urtarrilaren 26an egingo duten galdeketan Gorlizen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona denek bozkatu ahal izango dute; emaitza ez da loteslea izango, hala ere, Udalak emaitzaren kontrako erabakia hartuko balu horren zergatia arrazoitu egin beharko du. Galdera hurrengoa izango da: "Bigantxak nahi dituzu Gorlizko jaietan?"; erantzuna bai edo ez izango da, besterik ez.


Animalien eskubideak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...