Bidenek orain arteko neurririk murriztaileena jarriko die migratzaileei

  • Joe Bidenen gobernuak 8. titulua jarri dezake martxan maiatzean, AEBetan soilik legezko bideetatik heltzen diren migratzaileak onartuko dituena. Bere gobernuko neurririk murriztaileena da.


2023ko otsailaren 23an - 15:16
Donald Trump presidente ohiaren politikekin alderatu dute neurri berria. Argazkia: Pedro Pardo.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asilo eskatzaileek baldintza zorrotzagoak bete beharko dituzte AEBetako muga gurutzatu ahal izateko, Joe Bidenen gobernuaren azken legea indarrean sartzen bada. Etxe Zuriak “migrazio irregularra mugatu” nahi du, eta horren ordezko “prozesu gehigarri seguru eta ordenatuak” sortu. Horretarako, asilo eskaera onartzen ez dieten edota AEBetara era irregularrean heltzen diren migratzaileak Mexikora bidaliko dituzte eta ezingo dute berriz eskaerarik egin; bost urtez debekatuko diete herrialdean sarrera. Neurria helduei eta familiei ezarriko diete, ez, ordea, muga bakarrik gurutzatzen duten adin txikikoei. Giza eskubideen aldeko zenbait taldek neurria kritikatu, eta Donald Trump presidente ohi kontserbadorearen politikekin alderatu dute.

8. titulua du izena neurriak, eta maiatzean indarrean sartzea aurreikusi dute. Trumpek 2020an ezarri zuen 42. tituluaren ordezkoa da. Orduko hartan, COVID-19aren krisi betean. Trumpek, osasun neurrien argudiopean, 3 milioi migratzaile itzularazi zituen lege horrek baimenduta. Kontuan hartu behar da urtean 200.000 migratzaile irregular inguru saiatzen direla AEBetako muga gurutzatzen. Lege horrek harrabots handia sortu zuen, nazio mailan zein nazioartean: Bidenen exekutiboak AEBetako Auzitegi Gorenera eraman zuen, eta mantentzearen alde azaldu zen auzitegia iazko abenduan. Horregatik, espero zuten Bidenen hurrengo migrazio legea gizatiarragoa izatea, Biden berak ere horrela hitz eman baitzuen.

Giza eskubideen aldeko zenbait taldek neurria kritikatu, eta Donald Trump presidente ohi kontserbadorearen politikekin alderatu dute

Baina iragarri duen lege berria bere orain arteko murriztaileena da, eta bi urtez egongo da indarrean, luzatzeko aukerarekin, maiatzean ezartzen badute, bederen. Migratzaileek, oraindik beren jatorrizko herrialdean edo bidean daudenean, txanda eskatu beharko dute AEBetako mugako funtzionarioekin, asilo eskaera tramitatu ahal izateko. Horrela baino ezingo dute muga gurutzatu. Bidenen exekutiboak argudiatu du neurriaren helburua dela Mexikorekin duten mugara heltzen diren migratzaileen kopurua jaistea eta migratzaileek bidean dauden mafiekiko duten menpekotasuna murriztea.

Giza eskubideak kontutan hartu barik

Neurriaren berri izan bezain pronto, giza eskubideen aldeko taldeek eta nazioarteko erakundeek bere aurka egin dute. ACLU Amerikako Estatu Batuetako Askatasun Zibilen Aldeko Batasunak jakinarazi du neurriaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela, neurria migratzaileen eskubideen aurkakoa dela iritzita: “Biden presidentearen proposamenak jende zaurgarria arriskuan utziko luke, eta, gainera, milaka pertsonari babesa ukatuko lioke”.

Bide beretik joan dira Oxfam America eta AI Amnesty International. Biek salatu dute neurriak migratzaileei bizkarra emango diela. “Muturreko debeku honek atea itxiko die ezin konta ahala errefuxiaturi, AEBen segurtasuna eta babesa baino ez dute bilatzen”, azaldu du lehenak. Horrekin bat etorri da AI, eta gehitu du: “Plan horrek ahuldu egiten du asilorako giza eskubidea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-23 | Axier Lopez
Merkantzia

Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


2025-07-15 | Gedar
50 bat gazte afrikar kale-egoeran daude Donostian, asilo-eskaeren erantzunaren zain

 Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan. 


Mugak Zabalduz karabana Irundik abiatu da pertsona migratzaileek pairatzen duten biolentzia salatzeko

Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.


Eguneraketa berriak daude