“Bidea gara, bidean gaude” lelopean, mobilizazioak deitu ditu Sare plataformak azaroaren 20, 21 eta 22an, euskal preso politiko eta iheslarien etxeratzearen alde.
Astebururako mobilizazioak deitu ditu Sare plataformak, herriz herri eta auzoz auzo, "Bidea gara, bidean gaude" lelopean, herritarrak aktibatu eta Izan Bidea dinamika zabaltzeko. Mobilizazio edo agerraldi ezberdinak egingo dira, herri edo auzo bakoitzak, bere kutsua emango dio protestaldiari. Txandakako ibilaldiak, ilaretan mobilizazioak, ekitaldi kulturalak, mosaikoak, korrika txikiak... egingo dira, baina guztiak helburu berarekin: herritarrak aktibatzea presoak eta erbesteratuak etxera itzultzeko prozesua abian jartzeko, eta bizikidetza eta bakea lortzeko urratsak emateko.
Hala, bizikidetzaren aldeko urratsak eman nahi dituzten herritar guztiei dei egiten diete mobilizazio horietan parte hartzera, salbuespenezko espetxe-politikaren ebazpena eta amaiera aldarrikatuz. Mobilizazio horiek guztietan COVID-19aren pandemiagatik ezarritako segurtasun neurriak bermatuta egingo dira; horretarako, antolakuntzak herri zein auzotako plataformei espazio zabalak eta mobilizatzeko moduak ziurtatzeko deia egin die.
Askotariko mobilizazioak
Burlatan elkarretaratze musikatua, Oñatin korrika txikia, Lesakan manifestaldia, Iruñean mobilizazio eta mosaikoa... Herri ezberdinetan, elkartaratze eta agerraldi ezbedinak egingo dira, eta denek izango dute funtsean helburu berdina: espetxe politika salatzea eta egungo preso politiko, iheslari eta deportatuen etxeratzeak aldarrikatzea.
Herritarrei dei egin nahi izan die antolakuntzak: nerabe, gazte, haur, heldu, amona, aitona eta jubilatuei. Euren ustez, herritar orok du egoera horren aurrean aldarrikatzeko beharra.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]