Bidarten Calais kanpamenduko 50 migratzaileri aterpe emango diete otsailaren 20 arte

  • Bi Izarrak opor gunean egongo dira, eta Atherbea elkarteak kudeatuko du harrera. Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapezak azaldu du Frantziako Estatuak eginiko eskariari erantzun diotela, eta “elkartasun keinu” gisa definitu du. Calaiseko kanpamendua Frantzia iparraldean dago, eta ehunka pertsona daude bertan, Erresuma Batura igaro nahian.

Calaiseko kanpamenduan ehunka migratzaile daude Erresuma Batura igaro nahian. / Argazkia: Yves Herman, Reuters.

2022ko urtarrilaren 28an - 11:53
Azken eguneraketa: 12:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtarrilaren 27tik otsailaren 20ra bitarte Calaiseko etorkinen kanpamenduko 50 pertsona ingururi aterpe emango diete Bidarten. Kazeta.eus hedabideak argitaratu duenaren arabera, Bidarteko Herriko Etxeak eskatu du epe horretan izatea, helburua baita bakoitzaren egoera aztertu eta asilo eskaera egin dutenak horretarako zentro berezietara bideratzea gero. Egun, Frantzia iparraldeko Calaiseko kanpamenduan ehunka pertsona daude Erresuma Batura igaro nahian.

Atherbea elkartea arduratuko da migratzaileei harrera egiteaz, eta Bi Izarrak opor gunean hartuko dute ostatu.

Alzuri auzapezak azaldu du Bidartek Frantziako Estatuak egindako eskari bati erantzun diola, eta, Kazeta.eus-ek jaso duenez, “elkartasun keinu” gisa definitu du. Izan ere, Pirinio Atlantikoetako prefekturak gogorarazi die “helburu humanitario bati erantzutea” dela “gerretatik eta jazarpenetatik ihes egiten dutenei aterpea ematea”.


Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin