Irungo festak datoz, eta eraso sexistak salatzeko kanpaina originala jarri du martxan herriko neska talde batek: bibotea janztera animatzen dituzte irundarrak “eraso matxista, arrazista edota homofoboen aurkako” sinbolo gisa.
Emakumeek festak lasai eta beldurrik gabe gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatu nahi dute kanpaina honekin: “Jaietan nahi duzuna egin dezakezula uste dute askok, eta hor gertatzen dira erasoak”, azaldu du ekimenaren bultzatzailetako batek Antxeta Irratiak jasotako elkarrizketa batean.
Jaigunea Ficobara eraman izanak, gainera, kezka areagotzen duela adierazi dute, emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen hainbat puntu beltz baitaude bidean. Dena dela leku hauek saihestea ez dela irtenbidea azpimarratu dute, erne ibiltzea baizik.
Ekimenaren sustatzaileek photocall-a jarriko dute larunbatean Ficoban bazkalordua baino lehen, eta 28an Urdanibia plazan (“Mosku” gisa ezagunagoa) egongo dira. Argazkiak www.aterazurebibotea.wordpress.com blogean eskegiko dituzte.
62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]