Bi polizia sindikatuk Julen Arzuaga salatu dute

  • EH Bilduko legebiltzarkidearen kontra, auzitara jo dute Espainiako Poliziaren SPP eta SUP sindikatuek.


2019ko apirilaren 9an - 13:58
Julen Arzuaga EH Bilduko kideak ika-mika izan du Jusapol sindikatu polizialeko kideekin eta PPko parlamentariekin (argazkia: EITB).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Polizia gehiegikerien legea izan zuen eztabaidagai EAEko Legebiltzarreko osoko bilkurak iragan ostegunean, eta bertan izan ziren Jusapol polizia elkarteko zenbait kide, publikoaren artean, PP alderdiak gonbidatuta. EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak hitza hartu zuenean, liskarra sortu zen. Sindikatu polizialeko kideek iraindu egin zuten Arzuaga, eta astelehean auzitegietara jo zuten, EH Bilduko legebiltzarkideak polizia elkartearen aurka esandakoak salatzeko.

SPPk Espainiako Estatuko fiskaltzara jo zuen salaketa jartzera, Arzuagari “segurtasun indarrak iraintzea eta gutxiestea” egotzita. SUPek, bere aldetik, Gasteizko epaitegi batean kontziliazio saio bat erregistratu zuen, “kalte moralengatik” 3.000 euroko kalte-ordaina exijituz. Kontziliazio saioa kereila baten aurreko pausoa dela adierazi du sindikatuak, Arzuagari esandakoak ezeztatzea ahalbidetzen diona.

EITBk iruditan jaso zuen gertatutakoa:

 


Espainiako Polizia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.