2.000 aldiz gainditu zuen gehienezko kutsadura muga 2020an Zubietako erraustegiak

  • Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Iraunkortasun sailburuordetzaren erregistroaren datuak aztertuta atera du ondorioa Ekopoleko irakasle talde batek. "Legez kanpoko funtzionamendua" egon dela esaten du txostenak.


2023ko otsailaren 14an - 10:00
Azken eguneraketa: 14:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko (IPPC) araudiaren ez-betetze larriak izan dira Gipuzkoako Zubietako erraustegian 2020 eta 2021 urteetan. Tartean, 2020an isurketen gehieneko balioa (IGB) 2.000 aldiz baino gehiagotan gainditu due erraustegiak. Ekopoleko irakasle talde batek egindako ikerketaren emaitzak dira. Osagai toxikoak egon dira: NOx (nitrogeno oxidoa), COT (karbono organiko osoa), CO (karbono monoxidoa), sufre dioxidoa (SO2), HF (hidrogeno fluoruro), besteak beste. Gehiegizko isurketen ia erdia NOx gas oso toxikoarenak izan direla irakurri daiteke txostenean.

Larritasuna ez dute kontuan hartzen erraustegian gainera, Ekopolen arabera: erregistroen datuei begiratu eta ondorioztatu daiteke gehiegizko kutsadura gainditu den kasuetan, labeak hondakinez hornitzen jarraitu dutela, araudiak dioenean kasu horietan geratu egin behar dela prozesua. Horrez gain, instalazioak ez dauka kontrol automatikorik gehiegizko isurketa balioak gainditzen direnerako.

Azterturiko denboraldi horretan erraustegiak "legez kanpoko funtzionamendua" izan zuela irakurri daiteke txostenean. Erraustegia martxan jarri zuten "obrak amaitu gabe zeudenean, instalazioak erabat probatu gabe zeudenean, atmosferarako emisioen neurri zuzentzaileak oraindik ezarri gabe zeudenean, eta ez zeudenean proiektuan diseinatu eta aurreikusitako segurtasun-neurriak". Hori horrela, Ingurumen Baimen Bateraturik gabe funtzionatu zuen erraustegiak 2020ko otsailetik abuztura, eta 44.074 tona hondakin erre zituen.

240 aldiz gelditu eta abiatu

Kutsadura mugatzeko komeni da ahal bezain gutxi gelditzea erraustegia, itzaltze eta pizte tarte horretan anitzez gehiago kutsatzen duelako. Europako Batzordeak 2019ko azaroaren 12an onartutako irizpideen arteko bat da hori. Zubietako erraustegian, ordea, ez dute kontuan hartzen aholkua: 240 aldiz utzi dituzte labeak programatu gabe azterturiko bi urte horietan. Txostenaren egileen kalkuluei segi, erraustegiak urte osoan isuriko lukeenaren herena osatu dute gelditze-abiatze momentuetako kutsadura heinek. Txostenean konklusioa argi doa: "Funtzionamendu erregimen hori Europako araudiak proposatutakotik oso urrun dago".

EHUko irakasle Gorka Buenok eramandako ikerketa dago datu horien oinarrian, Ekopol diziplina anitzeko ikerketa-taldearentzat egindakoa. Gizarte zein ingurumen-arazoak lantzen ditu Ekopolek, eta beraien webgunean irakurri daitekeenari segi, "taldearen helburua gizartean garrantzia eta eragina duten gaiei buruzko ekarpenak egitea da, hala nola iraunkortasun ekologikoa eta gizarte eta ingurumen-krisia, klima-aldaketak, herritarren parte-hartzea eta ingurumen-justizia, ekonomia zirkularra eta ekofeminismoa landuz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
2025-09-11 | Usurbilgo Noaua
Giza katea egingo dute igandean Donostian, erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko

Zubietako erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzea eskatzeko giza katea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile gehiagoren babesarekin, azken urteotan bezalaxe, igandean, irailaren 14an Donostiako Kontxan.


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Irati Zubia. Jakintzari begirunez
"Laguntasuna iruditzen zait sekulako potentzialitatea daukan harreman mota, Akaso horizontalagoa delako"

Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Eguneraketa berriak daude