Bi gizon hil dira Basauriko landa-sute batean

  • 73 urteko bi anaia dira hildakoak eta sutea Arteagagoitiko landetan gertatu zen, San Miguel auzoan, abuztuaren 23an, asteartez.


2022ko abuztuaren 24an - 13:45
Bizkaiko suhiltzaileak beste sute bat itzaltzen. (Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi anaiak sasiak erretzen ari ziren antza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari bada ere, ustez haiek piztutako suaren kontrola galdu zuten eta suak harrapatu zituen.

Astearte arratsaldean, 17:00ak aldera, suhiltzaileak sua itzaltzera bertaratu zirenean topatu zituzten gorpuak. Ondoren, osasun zerbitzuetako kideak iritsi ziren, heriotza egiaztatu zuten eta Bilboko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman zituzten bertan autopsia egiteko.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!