Bi giza espezie gurutzatu ondoren jaiotako emakumearen aztarnak aurkitu dituzte

  • Duela 90.000 urte denisovar batek eta neanderthal batek izandako siberiar haur baten aztarnak dira Alemaniako ikertzaile taldeak aurkeztu dituenak.


2018ko abuztuaren 24an - 11:55
Aurkikuntza egin duen ikertzaile taldea. (Argazkia:Nature)

13 urteko emakumearen aztarnak 2012an Denisovako (Siberia) haitzuloan aurkitu zituen errusiar ikertzaile taldeak eta ondoren Leipzigera eraman zituzten azterketa genetikoa egiteko. Emaitzek erakusten dutenez, haurraren ama Europa mendebaldeko neanderthaletatik oso hurbil zegoen. Aita aldiz, denisobarra zen. Hala ere, gutxienez arbaso neanderthal bat zuen.

Ikerketa honek, begi-bistan utzi du, besteak beste, neanderthalek Eurasia mendebaldetik ekialdera migratu zutela desagertu baino askoz lehenago.

Alvaro Arrizabalaga arkeologoak dioenez, “harriduraz” hartzeko aurkikuntza da, oso zaila delako lehen belaunaldiko hezurrak aurkitzea.

Asier Gomez paleontologoak gaineratu du, mota honetako aurkikuntzek agerian uzten dutela giza espezieen arteko harremanak egon zirela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antropologia
Argizaiolak, joan zirenen gogoa kiskali ez dadin

Hildakoak gogoratzea, horien memoria bizirik mantendu eta gurtzea, mundu osoko gizakien ohitura da. Historiaurreko trikuharrietatik gaur egungo ospakizunetara, ezaugarri kultural honek forma ugari hartu ditu munduko txoko desberdinetan. Bada gurean oraindik bizirik mantentzen... [+]


I. Antropologia Feminista Kongresua egingo dute ekainaren 8tik 10era Donostian

Bi urtez atzeratu ostean, aurten egingo da I. Antropologia Feminista Kongresua. Euskal Herriko zein nazioarteko adituek parte hartuko dute hiru eguneko egitarau oparoan. Gutxienez 340 pertsonaren parte hartzea espero da.


"Eleketa" ahozko oroimenari buruzko erakusketa Donibane Lohizunen

Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Donibane Lohizuneko Ducontenia Etxean aurkeztuko du 2021eko irailaren 12tik urriaren 10a arte. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta 2007an... [+]


Eguneraketa berriak daude