Pasa dira bi aste haurrak kalera ateratzea ahalbidetu zenetik. Pasa dira bi aste natura usaindu eta gozatzeko aukera izan zutenetik. Pasa dira bi aste, lehen aldiz modu orokor eta zabalean gurasoek haurrei putzuetan salto egiten utzi zietenetik. Pasa dira bi aste kaleratzea ospatu eta hainbat aldarrikapen egiteko Oinherritik deialdia egin genuenetik.
Pasa dira bi aste, bai…
Pasa dira bi aste eta administrazio organo gorenek onartu behar izan dute, haurrek kalera ateratzeko aukera izan badute, ez dela kutsatze kasuen igoera nabarmenik eman.
Beraz, hain arriskutsuak al ziren haurrak? Edo haurrekiko sortuta zegoen alarma ez zegoen justifikaturik?
Pasa dira bi aste eta oraindik nerabe asko ez da kalera atera. Pasa dira bi aste, eta haien antsietate maila geroz eta handiagoa da (lautik bat, Save the Children erakundearen arabera). Pasa dira bi aste gehiago eta pantaila aurrean ematen ari diren ordu kopurua izugarri handitu da. Honek dakarrenarekin: haserretze maila handitzea, motibazio falta areagotzea, antsietatea, depresioa…
Pasa dira bi aste eta haurrek pairatu duten egoera kontutan hartu beharra dago, ezin baitugu deus gertatu ez balitz bezala bueltatu. Pasa dira bi aste eta tabernetako terrazak zabalduko eta helduak lantokietara itzuliko diren arren, haur eta nerabeen eskubideek ez dute aurrera pausu esanguratsurik izan. Pasa dira bi aste eta arnas pixka bat hartu dugun arren ez dugu ikasi haurrak jendarte honetako subjektu aktibo direla. Bi aste pasata ahaztu zaizkigu berriz ere.
Pasa dira bi aste eta itzuleraz pentsatzen hasiak gaude: eskolaratzea nola egin, hirigintza mailako hausnarketa sakona egin beharra, haurtzaroari hitza emateko tresnak martxan jarri behar…
Batzuk “normaltasun berria” bezala planteatu nahi diguten horretan, Oinherritik uste dugu gauza asko birpentsatzeko abagune ederra izan daitekeela une hau. Hala nola; nolako eskolara itzuli nahi dugun eta nola egin itzulera hori, hirigintza mailako hausnarketa sakonak, zaintza hezitzailea erdigunean nola kokatu, naturarekiko harreman jasangarriago bat nola eraiki, jasaten ari garen hizkuntza eskubideen urraketak nola irauli... eta guzti hau komunitate bezala berramestu beharrean gaudela sinetsita gaude.
Herritar guztioi, haur eta gazteak barne, erabakigunetan parte hartzeko aukera eskainiz. Pasa dira bi aste eta guk ez dugu gure etorkizuna “normaltasun berri” bat izaterik nahi. Guk etorkizuna berramesteko eta erabakitzeko protagonista izan nahi dugu. Pasa dira bi aste… baina hau ez da bi astetako lana izango, honek lan handia eskatuko du hurrengo aste, hilabete eta baita urteetan ere. Horregatik, lanean jarraitzeko unea da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]