Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, urteko bosgarrena

  • Espetxeetako funtzionario talde batek jakinarazi du heriotza, sare sozialen bitartez. Ez dago heriotzaren eta bere zergatiaren jakinarazpen ofizialik. Espetxeetan eta presoekin lan egiten duten Espainiako Estatuko elkarteek bederatzi neurri proposatu zituzten maiatzean, "etengabeko heriotzak" ekiditeko.


2019ko irailaren 27an - 13:09
Salhaketa Arabak maiatzean Zaballako heriotzak salatzeko eginiko agerraldia (Argazkia: salhaketa.org)

Urteko bosgarren pertsona hil da Arabako Zaballako makroespetxean. Larunbatean hil zen. Espetxeetan gertatzen diren heriotzen berri ematen duen funtzionarioen sare batek jakinarazi du gertatua, Twitter bidez: "Gaindosi posiblea. Alferrikako akonpainamendu agindua zuen presoa. Ziegako kideak 7:30ean eman zuen abisua, hilik zegoela. Ezin izan zen ezer egin”. Espetxeak ez du jakinarazpen ofizialik egin, baina zenbait hedabidek barne ikerketa abiatu duela zabaldu dute.

 

 

Heriotzak bata bestearen segidan

Zaballan urtarrilaz geroztik gertatzen den bosgarren heriotza da larunbatekoa. Azkena apirilaren 25ean izan zen. Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik 28 urteko González Garcia hil zen orduan. Hiru aste lehenago, bere burua urkatu zuen 24 urteko Jonathan Costillas Rituerto gasteiztarrak. Abenduaren 1az geroztik, Espainiako Estatuko espetxeetan 132 pertsona hil dira.

Maiatzean presoen edota giza eskubideen alde aritzen diren Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hamasei elkartek dokumentu bateratua aurkeztu zuten. Etenik ez duten administrazioaren zaintzapeko heriotzak salatzen zituen dokumentuak, "hildako bat bi egunean behin". Heriotzak ekiditeko bederatzi neurri zehatz proposatu zituzten: fiskaltzak Estatuaren zaintzapeko heriotza guztiak ofizioz iker ditzala; espetxeetako zuzendaritzek informazio inpartziala eman diezaietela senideei eta ez dezatela gorpuak erraustea lehenetsi beste autopsia batzuen aukera saihesteko; zigorrak betetzeko espetxeaz besteko alternatibak garatu ditzatela; larriki gaixo dauden presoak espetxetik atera ditzatela; preso kopurua gutxitu dezatela eta zigorra bizitokitik ahalik eta hurbilen betetzea berma dezatela, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Eguneraketa berriak daude