Estatu kolpeak porrot egin duela eta egoera kontrolpean duela dio Madurok

Zuzeneko jarraipena
  • Venezuelako egoera politikoaren jarraipena egiten ari gara artikulu honetan. Apirilaren 30ean Juan Guaidók Guaidok altxamendu militarrera deitu ditu herritarrak eta etxean preso zegoen Leopoldo López opositorea "askatu" dute.

Nicolas Maduro Venezuelako lehendakaria egoeraren berri emanez.
Militarren babesa eta Leopoldo López atxilotzeko agindua

Ostegun goizean milaka militar batu dira Caracasen, gobernuari babesa adierazteko eta Indar Armatuen batasuna irudikatzeko. Nicolás Maduro presidenteak hartu du hitza haien aurrean. “Une historiko” honetan Indar Armatuek munduari “irakasgai historiko” bat eman behar diotela azpimarratu du, “Washingtonen dolarrengatik saltzen diren traidoreen saiakera kolpistak porrotera eramanez”.

Armadaren babesa irudikatzeko ekitaldia egin eta ordu batzuetara hiriburuko auzitegi batek Leopoldo López atxilotzeko agindua eman zuen. Oposizioko kidea etxeko espetxealdia betetzen ari da eta auzitegiak ebatzi du agerian urratu duela kartzelaldia.

Asteazkenean, maiatzaren lehenean, mobilizazioak deitu zituzten indar chavistek zein oposizioak. Oposizioak deitutako elkarretaratzeetako batzuetan istilu larriak izan dira, eta bi manifestari hil dira. Juan Guaido kolpista manifestazioetako batean agertu da. Hurrengo asteetan sektoreka grebak egitera deitu ditu langileak, greba orokorrera heldu arte. Oposizioak, edonola ere, herritarren atxikimendua eta mobilizazio masiboa lortu ezinean jarraitzen du.

Chavistak Caracas erdialdean batu ziren. Madurok azken kolpe saiakeraren aurrean zigorgabetasunik ez dela izango adierazi du milaka herritarren aurrean: “Justizia egon behar du bakea egon dadin”.

Maduroren agerraldi publikoa egoera kontrolpean dagoela azalduz

Venezuelako buru Nicolas Madurok agerraldi publikoa egin du eta jakinarazi du estatu kolpe saiakerak porrot egin duela eta egoera kontrolpean duela. Bere Twitter kontuan eta armadako agintari gorenak inguruan dituela eman du egoeraren berri.

Madurok azaldu du hiru norabidetan jo zutela atzoko egunean: batetik, Venezuelan bertan eta nazioartean zabaltzen ari zen informazio faltsuari aurre eginez; bestetik, matxinatuen kontrola ahalik eta indar erabilera txikienarekin, eta azkenik, herritarrak deituz Maduroren defentsan.

Lehendakariaren deialdiari erantzunez, hamarnaka mila pertsona bildu ziren Miraflores Jauregiaren inguruan estatu kolpea salatu eta lehendakariari sostengua agertzeko. Enfrentamendu armatuak La Carlota aire armadaren inguruan izan ziren, hainbat zauritu eraginez. Lehendakariak jakinarazi zuenez, zortzi tanketa eta kalibre handiko lau ametrailadora zituzten matxinatuen.

Estatu kolpe saioak aurrera ez zuela egiten ikusirik, Leopoldo López eta bere familia Txileko enbaxadan babestu ziren. Saioan parte hartutako beste 25 militarrek berdin egin zuten Brasilgo enbaxadan. Juan Guaidó buruzagi matxinatua, bestalde, gorde egin zen. López eta Guaidók egunean zehar dei ugari egin zieten herritarrei matxinadara batzeko, baina ez zuten lortu jendetzarik biltzea. Madurok jakinarazi zuen, justiziak parte hartuko duela matxinadan parte hartutakoak zigortzeko.

Beheko txioan Madurok Twitterrez zabaldutako mezua:

 

Gobernuaren aldekoak Caracasen biltzen ari dira

Presidentearen Miraflores Jauregiaren aurrean grabatu dute bideo hau.

Tiroak militarren eta kolpea ematen saiatzen ari direnen artean

Jon Artano EiTBko berriemaleak sareratu du Luis Gonzalez kazetariaren bideoa. Bertan ikus daiteke zein den egoera Venezuelan.

Militar ugarik engainatu egin zituztela salatu dute

Altxamendua gertatu den koartelean zer gertatu zen kontatu dute kolpearen aurkako militarrek. Telesurren bideo honek testigantza bat jaso du.

AEBek Venezuelako militarrei altxatzeko deia egin diete

Donald Trumpen gobernuak modu irekian babestu izana du aurretik ere Juan Guaidóren estrategia. Gaur gauza bera egin du: "Gaur, Guaidó presidenteak iragarri du Askatasuna Operazioa ("Operación Libertad" gaztelaniaz). AEBetako gobernuak erabat babesten du Venezuelako herriaren borroka  bere askatasunaren eta demokraziaren alde. Demokrazia ezin da garaitu".

Estatu kolpea gaitzetsi dute Venezuelako Botere Publikoek

Bakearen eta Konstituzioaren alde, Venezuelako oposizioak boterea biolentzia erabiliz bilatzea gaitzetsi dute, Telesurrek informatu duenez.

Gobernuak gezurtatu egin du La Carlotako Aire Basea oposizioak kontrolpean duela

Venezuelako Batzar Nazional Konstituienteko presidente Diosdado Cabellok gezurtatu egin du Carlotako Aire Basea hartuta daukatenik opositoreek. Eskuin muturrarekin batera estatu kolpea sustatzen ari diren militarren kopurua txikia dela adierazi du.

Estatu kolpe saiakera berria salatu du Venezuelako gobernuak

Jorge Rodriguezek Venezuelako Komunikazio ministroak egindako adierazpenen arabera, estatu kolpea egin asmo duen "indar militar traidoreen talde murritzar" aurre egiten eta berau desaktibatzen ari dira. "(Estatu kolpe) saiakera honi eskuin mutur kolpista eta hiltzailea batu zaio, zeinak duela hilabeteak eman zuen bere indarkeriazko agendaren berri. Indar Armatu Nazional Bolivariano loriatsuaren ondoan erne egotera, estatu kolpe saiakera garaitzera eta bakea mantentzera dei egiten diogu herriari", adierazi du.

Gobernuak herritarrak deitu ditu Miraflores Jauregian kontzentratzera estatu kolpea deitoratzeko.

Guaidók altxamendu militarra deitu du Venezuelan

Venezuelako militarrek etxe barruko arrestatzea zeukan Leopoldo López askatu eta armadak Caracasen duen La Carlota egoitzara eraman dute. López eta hainbat militar ondoan zituela grabatu du bideoa bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen Guaidok.

“Usurpazioaren etetea gaur hasten da. Soldadu eta familia militar guztiari dei egiten diet, balentria honetan lagundu gaitzaten (…) orain da momentua, ez bakarrik barealdiarena eta zuhurtziarena, baizik eta adore eta zentzuarena”, adierazi du kamera aurrean.

Twitter bidez Venezualko herriari zuzendu zaio, eta indar armatuen babesa duela adierazi. Base militar nagusietan biltzera dei egin dio jendeari: “Venezuelako herria, beharrezkoa da denok batera kalera ateratzea, indar demokratikoak babestu eta gure askatasuna berreskuratzera. Antolatuta eta batuta, mobilizatu base militar nagusietan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude