Bertze nekazaritza eredu baten alde mintzatu da Jose Bové Elizondon

  • José Bové Frantziako nekazari-sindikalista eta europarlamentaria entzuteko Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko sabaiak gainezka egin zuen larunbatean. Landa eremuen eta nekazaritzaren etorkizunaz aritzeko gonbidatu zuen Baztango Udalak, Hazitik Hozie elkartearen laguntzarekin. Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakari ohia ondoan zuela luzaz mintzatu zen, Landa Begiradak izenburuko jardunaldien barnean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 26an - 11:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bovék Larzacen, bere sorterrian bizi izandako esperientzia kontatu zuen, azpimarratuz, bertze nekazaritza eredu bati buruzko bidean lehendabiziko lana nekazari izatearen harrotasuna berreskuratzea izan zela. 1968 inguruan ustiategietaz solasean hasi ziren, ustiategi arduraduna e.a. eta beraiek nekazari edo baserritar izatea aldarrikatu zuten. Ustiategiek lehengaiak produzitzen dituzte, nekazariek elikadura. Nekazariak lurraldea eraikitzen laguntzen du, konpromiso soziala du… Hortaz, administrazioak paratu zien ustiategi arduradun etiketa kendu eta nekazari gisa harro agertzen hasi ziren. Nekazal lurren eskuragarritasunaz ere mintzatu zen. Espekulazioa motzean kontu behar dela eta nahiz lurra jabetzan izan, lurra ondare kolektiboa dela eta gizarteak gisa horretan arautu behar duela. Nekazal lurren salerosketarekin ematen den espekulazioa galerazteko salmenta zergak goratzea proposatu zuen. 

Bertzalde, erakundeek uste dutenaren kontra, dinamika ekonomikoa dinamika sozialak ekartzen duela erran zuen. Jendeak herrian gelditu nahi duela erabakitzen duelarik, orduan hasten da hori hala izateko alternatiba ekonomikoaen eraikuntzan. Hortaz, proiektu handien kontrako borrokek, alternatiba ekonomikoaren eraikuntza ekartzen dutela erran zuen. Modu horretan, Erdiz eta Aroztegiko proiektuak kritikatu zituen eta Nafarroako Gobernua egiten ari den dekretua ere bai, 1.200 behi buru artioko behitegiak baimenduko dituelako. 

Halaber nekazariak eta gainerako herritarrak elkartzearen beharraz solastatu zen. Nekazarien rol soziala elikagaiak egitea da, baina hori herri proiektu baten barnean egin behar da. Nekazariak eta herritarrak elkarturik eredu industrialaren eta krisi klimatikoaren aitzinean alternatibak sortzen ahal dira. Jendarteak ez du nekazaritza industriala ulertzen glifosato eta pestiziden erabilera, transgenikoak… Jendarteak kalitatezko elikagaiak nahi ditu, hortaz, bidea nekazaritza iraunkorra da proiektu sozial, ekologiko eta ekonomiko zabalago baten barnean. Bidenabar, alternatiben eraikuntza galerazten duen ereduaren kontra borrokatu behar dela erran zuen

Ildo horretan, nekazaritza industriala salatu zuen, nekazaritza ttipiarekin akitzen baitu, landaguneak hustuarazten, klima aldaketa sortzen duen metanoa isurtzen eta animaliak gaizki tratatzen. Gainera energetikoki ez da bideragarria, bazkak bertze tokietatik ekartzen dituelako. Bertze lurraldeen bizkar egiten den nekazaritza dela erran zuen. Eta nekazaritza industrialari ez zitzaiola PAC laguntzarik eman beharko.

Akitzeko heldu den PAC berriari buruz mintzatu zen. Iduri duenez Europak PACera bideratuko duen aurrekontua dezente murriztuko da eta horrek bertze nekazal eredu bati buruz ibiltzeko zailtasunak ekarriko ditu.

Albiste hau Erran-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


Lurramak "Bihar ere laborari" lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Eguneraketa berriak daude