"Ozen salatu nahi dugu Donostiako Aske Gunean, apirilaren 19an, Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariarekin edukitako jarrera oldarkorra, bortitza eta neurrigabekoa", darrai oharrak: "Ertzaintzak Arbelaitzen kazetaritza lanerako eskubidea zanpatu zuen, nahiz eta Arbelaitzek behin eta berriz adierazi lanean ari zela, alegia, kazetaritzaren funtzio soziala egiten ari zela. Kazetaria zela jakinarazi zuen, ertzainek ederki entzuteko moduan, kazetari karneta erakutsiz une oro. Hala ere, jo, zanpatu eta bihurritu egin zuten, eta indarrez eraman Bulebarreko kioskora".
Berria-ko langileek "ozen" salatu nahi dute, era berean, Ertzaintzak Bulebarreko kioskoa "kazetarientzako itxitura" bihurtu izana, "adierazpen askatasuna mugatuz".
Bestalde, Eusko Jaurlaritzari "exijitzen" diote aitor dezala ertzainek "onartezinezko jokabidea" eduki zutela Lander Arbelaitzekin; "barkamena eska diezaiola emandako tratuagatik; barne ikerketa bat zabal dezala gertatutakoaren arduradunak aurkitzeko; eta berma dezala ez duela berriro urratuko adierazpen askatasuna".
Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.
ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. 2026an gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez azaroaren 6an egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko,... [+]
Keinuak, keinuak eta keinuak. Bukatzen ari den mundu baten azken dardarizoen tankera izan dezaketen keinuak.
Nazio Batuen Erakundeak “genozidio” hitza erabili zuen palestinarren aurkako sarraskia definitzeko. Kanta aleluia: erdi ebatzita geratu da azken bi... [+]
Beste urte batez, ARGIA komunikabidea bertatik bertara ibiliko da munduko zine jaialdirik ezagunenetakoan, Donostiako Zinemaldian, ostiral honetan hasi eta hurrengo larunbatera arte. Fokuen azpian ibiliko diren filmei ez ezik, apalago igaroko direnei begira ere ipiniko gara, eta... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]