Berri txarrak ezkertiarrentzat hezkuntzan

  • “Isiltzen banaiz” ezingo nuke halakorik idatzi eta aspalditik buruan ditudan “Kezkak” “Adierazi beharra” daukat. Labur esanda, EAEn bizi garen guztiok euskarazko hezkuntza formal bat bermatua dugu eta euskal kulturaren transmisio eta murgiltze bat ere hezkuntza publikoari esker. Gauzak horrela, ezkertiar eta independentistek gure herrietan dauden ikastetxe moten arabera sozialismoa eta publikotasuna ulertzeko modu ezberdinak dauzkagu.


2019ko irailaren 12an - 06:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Herri batzuetan eskola publikoa bakarrik edo eskola publikoa eta Kristau Eskolak ditugu. Kasu hauetan ezker abertzale edo independentistako militante eta kideek argi dute beraien seme/alabentzako hautua. “Jainko ateoak” bakarrik dauzkagu eta, beraz, eskola publiko laikoan matrikulatzen ditugu. Eskola hauek denonak edo denontzat dira, herriko errealitate kulturala geletan islatzen delarik.  Eskolak dauzkan elkarbizitza, harrera eta hizkuntza planek herri/auzo oso baten babesa dute eta pixkanaka ikasle etorkin horiek eta beraien familiak gure auzo eta herrietan integratzen dira. Aniztasun kulturala balio bezala ikusten da eta elkarbizitza honen ondorioz familia euskaldunetako haurrak atzerritik etorritakoekin nahasten dira eta gure hizkuntza eta ohituren murgiltzea ematen da. Herri hauetan gainera, Kristau Eskolak hauek jasotzen duten diru publikoaz kexatzen gara eta administrazioak diru publikoa enpresa pribatu batean ez xahutzea exijitzen dugu.

"Herri batzuetan eskola publikoa bakarrik edo eskola publikoa eta Kristau Eskolak ditugu. Kasu hauetan ezker abertzale edo independentistako militante eta kideek argi dute beraien seme/alabentzako hautua. 'Jainko ateoak' bakarrik dauzkagu eta, beraz, eskola publiko laikoan matrikulatzen ditugu"

Bestetik, eskola publikoa eta Ikastolaren bat dauden herriak daude. Aurrekoen kasuan ez bezala, ezkertiar euskaldun bati baino gehiagori “Dardararen bat” sortu izan zaio haurrak eskolaratzerakoan. Batzuk ez dute dudarik egiten. Beraiek ikastola horretan ikasi zuten orain 30 urte eta orain beraien aukera bakartzat dute, “Non bestela”? Ez dute eskola publikoa ezagutzen eta aukera bakarra da beraientzat ikastola. Herri hauetan ikastolek omen dute euskara eta euskal kulturaren transmisioaren monopolioa. Ezkertiar euskaldun batzuek zalantza egiten dute; baina “Infrasoinuek” orokorrean ikastolaren alde egitera daramatzate. Badira eskola publikoan matrikulatzen dituzten familia euskaldun eta ezkertiarrak ere, baina proportzioan gutxi izaten dira eta harridura sortzen dute bere erabakiaz inguru abertzalean hitz egiterakoan.

Kasu honetan, “Gure gezur propioak sinetsi ditugu” eta ikastolak kristau eskolak bezalakoak ez direla defendatzen dugu, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak itundutako ikastetxeekin duen itunaren arabera beraien jardunerako finantzaketa osoa diru publikoz ordaindu, 60.000 euro baino gehiago  itundutako gela bakoitzeko, 606 milioi euro urtero. Kontran, itundutako eskola hauek EAEko hezkuntza legedia bete behar dute, Heziberri “Alegia”.

EAEko eskola publikoek eta itunduta dauden guztiek curriculum bera dute oinarri eta beraz ez dira saltzen duten bezain “Libre”. EAEko Eskola publiko guztietan ere euskara da ardatz nagusi eta familia euskaldunak euskalduntzeaz gain, atzerritarrei gure hizkuntza eta kultura transmititzeko lan ikaragarria egiten da. Bigarren herri mota hauetan ezkertiarron seme/alaba gehienak ez dituzte eskola publikoan matrikulatzen. Familia etorkin horiek ez dute integratzen lagunduko dioten familia euskaldun askorik topatzen eta “Oreka” falta honegatik ghettoak sortzen ari dira.  

Nafarroako eta Iparraldeko ikastolen egoera oso bestelakoa da. “Beude” euskara eta euskal kultura sustatu eta indartuko duten proiektu edo enpresa guztiak. Hauek ez dute laguntza askorik jasotzen eta, beraz, herri bezala antolatu eta lagun diezaiegun egin nahi diguten “Xake-mate kulturala” gertatu ez dadin. Baina ez orokortu ikastola hauen beharrak besteekin.

"Beste edozein sektoretan, beste edozein herrietako ezkertiarrek horrelako egoera batean aurrean 'Oihu' egingo genuke; baina, hezkuntzaren kasuan, Euskal Herrian, gure kontraesanen muina ukitzen du eta horregatik publikoa eta publikotasunaren definizio berri baten bila abiatu da ezker abertzalea"

Beste edozein sektoretan, beste edozein herrietako ezkertiarrek horrelako egoera batean aurrean “Oihu” egingo genuke; baina, hezkuntzaren kasuan, Euskal Herrian, gure kontraesanen muina ukitzen du eta horregatik publikoa eta publikotasunaren definizio berri baten bila abiatu da ezker abertzalea. Nahiz eta publiko hitzak “Izena eta Izana” baduen, Euskal Herriko hezkuntzan “ezina” badu.

“Denak ez du balio”; terminoak aldatu nahi ditugu; baina hezkuntzarako parametroetan bakarrik. Osasungintzan, garraio, pentsioetan... publiko hitzak duen zentzu eta esanahiak balio digu; baina, ikastolekiko sortu dugun irudi kolektiboarekiko “Lemak, aingurak” ditugu. Ez gara konturatzen itundutako ikastetxeen hezkuntza eredu hau ez dela gizarte justuagoa bat defendatzen duen batena. “Gure dekadentziaren onenean”, EH Bildu eta LABek eskola publiko kontzeptuari “komunitario” eta “berri” abizenak gehitu dizkiote egungo eskola publikoa ez babesteko.

“Zertarako amestu” eskola publiko hobe bat, ezkertiar independentista guztien militantziaz, lan eta partaidetzaz egin litekeena. Sistema eta eskola publikoak asko hobetu beharra dauka eta eztabaida horri ekin behar diogu; baina, orain “Eskuak” behar ditugu eskola publikoa eraldatzen jarraitzeko. Bide horretan, “Ikusi arte”...

Amets Bengoetxea
Irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude