Bermeoko jaietako txosnetan aritzen diren kideek prentsaurrean eman dute beren esanetan udalak jarri dizkien zailtasunen berri. Kontzertuak antolatzeko elkarlan falta eta gunearen ordutegi murrizketa aipatu dituzte, besteak beste.
Barikuan hasiko dira Bermeoko Andra Mari jaiak eta hango txosna gunean ari direnek egitarau zabal antolatu dute irailaren 16ra arte, kontzertu ugari, “Pirata Eguna” eta “Eguen ganberrue”, tartean, baita 500 lagunentzako bazkaria ere. Baina horretara iristeko izan dituzten zailtasunak salatu dituzte ostegun goizean prentsaurrean.
Txosna batzordeko ordezkariek azaldu duenez, kontzertuak antolatzeko udalarekin elkarlana abiatu eta “inoizko eskaintzarik handiena” prestatu zuten. Baina, euren esanetan, "hilabetetako lanaren ostean, kultura sailak hankaz gora jarri du” musika taldeekin hitz egindakoa. Egoera horrek sortu dien “etsipena, haserrea eta dezepzioa” nabarmendu dute.
Hala ere, 30 ekintzatik gora antolatzea lortu dute eta antolaketa ereduari berari “buelta ematea” ere bai. Azpimarratu dutenez, txosna guneko eskaintza urtetik urtera handitzen ari da. Irabazitakoaren gehiengoa hurrengo urteko egitaraua prestatzeko erabiltzen dute eta gainerakoa txosnetan parte hartzen duten herriko taldeen ekimenak diruz laguntzeko.
Baina zailtasunak ez dira kontzertuen antolaketara mugatu, euren esanetan. Bermeoko Udalak ordutegi murrizketa egin du “alde bakarreko erabakiz”, hasiera batean larriagoa, baina azkenik ordubetekoa izango da. Erabaki horrekin, udalak txosna gunearen jarduera bera arriskuan jarri duela salatu dute, eta eskatu dute herriko jaiei egiten dieten ekarpena “balioan ipintzea” behingoz.
Nolanahi ere, “oztopoak oztopo” jai herrikoien alde lanean jarraituko dutela azpimarratu dute txosna guneko kideek.
Maskaraba topaketetan Arabako landa inauterietako mozorroak batuko dira Kanpezun; tradizio herrikoiak zaindu, biziberritu eta partekatzeko asmoarekin. Urriaren 25ean izango da Maskarabaren bigarren edizioa. Aurreko urtean ospatu zen jaia lehen aldiz, orduan Zalduondo izan zen... [+]
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".