Asteartean abiatu zen Kote Cabezudo Donostiako moda argazkilariaren aurkako epaiketa nagusia. Lehen saioan akusatuak hartu du hitza, eta besteren artean adierazi du bere argazkiak pornografiatzat hartzen badira gizartearen begirada aldatu delako dela. Salaketak jarri dituzten emakumeen egoera psikikoa ere jarri du auzitan. Ostegunean egingo den bigarren saioan hartuko dute hitza salaketak jarri dituzten emakumeek.
Bederatzi urte eta gero, asteartean abiatu zen Gipuzkoako Probintzia Auzitegian Kote Cabezudo moda argazkilari donostiarraren aurkako epaiketa nagusia. Hamazazpi emakumeren salaketak ditu oinarri, eta sexu-izaerako 32 delitu egozten dizkiote, haur pornografiari, iruzurrari eta modeloen osotasun moralari lotutakoak, besteak beste.
Berriak jaso ditu epaiketaren lehen saioko nondik norakoak. Hasieratik, akusatuak soilik Fiskalaren galderak erantzungo zituela adierazi zuen, eta esandakoari segi, hala egin zuen, defentsa abokatuaren galderei ere erantzunez. Cabezudoren erreferentziazko argazkilari batzuen lanak hizpide hartuaz hasi zuen saioa Fiskalak, argazkilariak adierazi izan baitu biluzien argazkiak egin dituzten argazkilari horiek miresten dituela, haien lanarekin alderatuz berea. Hainbat sententziek lan horietako zenbait "haur pornografiatzat" jo dituztela adierazi zion Fiskalak, baina akusatuak ez du iritzi bera agertu. Berrian irakur daitekeenez, Cabezudoren arabera argazki horiek ezin daitezke txartzat jo, horien egileek beren lanak erakusketa zein liburuetan erakutsi baitituzte. Haren begietara, gizartearen begirada da aldatu dena, eta hortxe legoke auziaren funtsa. "Orain dela hamar-hamabi urtetik hona, inork ez du deus jakin nahi biluziez". Akusatuaren ulerkeraren arabera, erlijioagatik eta "muturreko" ikuskerak izateagatik sor diezaiokete errefusa zenbait pertsonari argazkiek.
Salaketa jarri duten emakumeei buruz ere galdegin zion Fiskalak. Gauza batzuez ez dela oroitzen erantzun zuen argazkilariak, eta haiekin lan egiteko zeukan moduari buruz hitz egin zuen. Adierazi zuenez, emakumeak zuzentzen zituen berak; "ni nintzen orkestra zuzendaria", bere hitzetan. Edozelan ere, ukatu egin zuen argazki pornografikoak egin izana, eta bereak "sentsualtasunarekin" lotutako argazkiak zirela esan. "Gaur egun denari esaten zaio pornografia", eman zuen iritzia. Adierazi zuen modeloekin kontratuak sinatzen zituela eta emakumeek egingo zutena bazekitela, eta adin txikikoen kasuan gurasoak ere lanaren nondik-norakoen jakitun izaten zirela.
Fiskalak sexu erasoen gainean galdegiterakoak, halakorik egin izana ukatu zuen akusatuak. Aipatu zuen orotara 600 modelo baino gehiagori egin dizkiela argazkiak, eta horietako askorekin harreman ona izan duela. Argazkilariak salaketak jarri dituzten emakumeen egoera psikikora desbideratu nahi izan du arreta, defendatuz salaketa jarri duten emakumeek haurtzaroan sorburua duten arazoen eraginez erabaki dute bere aurka egitea. Gisako baieztapena egiteko UNED urrutiko unibertsitatean egiten ari den psikologia ikasketetan oinarritzen dela esan zuen.
Ostegunean jarraituko du auzibideak, eta salaketa jarri duten emakumeak deklaratuko dute saio horretan. Lehen saioaren ostean akusazio partikularrak jakinarazi zuenez, akusatuak epaimahaiaren esandakoak atzera botatzeko "ebidentziak" aurkeztuko dituztela auzitegian.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana