Belartzako obrak ilegalak direla onartu eta gelditu egin ditu Donostiako Udalak

  • Belartza industrialdean, “Añ-13.2 Cantera” delakoan, obrak gelditzeko agindua eman zieten asteazken arratsaldean langileei, Donostiako Udalak eskatuta. Mercadona berria bertan eraikitzeko asmoa dago. Naturkon Gipuzkoako Ekologista taldeen elkarteak hilabeteak daramatza irregulartasunak salatzen.


2016ko ekainaren 02an - 10:25
Belartza harrobiko obrak (Arg.: Belartza-2 gelditu)

Donostiako Udaleko hirigintza zinegotzia den Enrique Ramosek onartu du “Belartza 2” industrialdean martxan dauden obrak ilegalak direla. Orain arte jasotako salaketak gezurtatzea leporatu diote talde ekologistek.

Aste bete da Naturkonek obrek Lurzoruaren Legea “urratzen zutela” esan zuenetik.  Ramosek orain bere hitzak zuzendu ditu eta gaur arte egindako obrak “prestatze lanak” ez direla onartu du, ez baitzeuden esleituta.  

Gauzak horrela, ez da lanik egingo momentuz behintzat, obrak esleitu arte –maiatzaren 26an atera ziren lehiaketara–. Lehenengo salaketatik bi hilabete igaro dira eta aste batzuk atzera ere irregulartasunak salatu zituzten hainbat eragile ekologistak.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Belartza
2020-07-24 | Mikel Eizagirre
AHTaren obretarako zabortegi bat ezartzea aurreikusten dute Donostialdeko Belartzan

120.000 metro kubikoko betelana eginda dago bertan 2016tik. Talde ekologistek ez zela legezkoa salatu zuten eta gaia auzitegietara eraman zuten. Auzitegiek arrazoia eman zieten talde ekologistei, baina legez kanpoko ekimena egin zuten enpresek ez dute kasurik egin.


2020-03-10 | ARGIA
Belartzan legez kanpo egin zuten betelana zabortegi bihurtzeko arriskuaz ohartarazi du Eguzkik

Diruak dirua nola, honakinek hondakinak hala erakartzen omen dituzte. Hori ari da gertatzen Belartza Goikoan. Izan ere, bertan legez kanpoko betelana egin zuten, Mercadona eta McDonald’s eraiki zituztenean, eta orain betelan horretan bestelako zaborrak ere botatzen hasi... [+]


2019-01-17 | ARGIA
Donostia Defendatuz koordinakundea aurkeztu dute
"Bizitzeko baino, negoziorako ari dira eraikitzen Donostia, herritarren kaltetan"

"Donostia Defendatuz izenarekin, hiriaren defentsan kezka bertsuak partekatzen ditugun zenbait talde eta herri-mugimenduk hirigintza garbi, partehartzaile eta jasangarri baten aldeko koordinadora ez-alderdikoi bat sortzea erabaki dugu". Hala aurkeztu dute beren burua... [+]


Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute

Belartza Harrobian egiten ari diren irregulartasunak salatzeko mobilizazioa antolatu dute Añorgan azaroaren 27rako. Añorgatik Donostiako udaletxerako bidea egingo dute.


Eguneraketa berriak daude