2020-03-08 19:00

Diruak dirua nola, honakinek hondakinak hala erakartzen omen dituzte. Hori ari da gertatzen Belartza Goikoan. Izan ere, bertan legez kanpoko betelana egin zuten, Mercadona eta McDonald’s eraiki zituztenean, eta orain betelan horretan bestelako zaborrak ere botatzen hasi dira.

Honako argazki hauetan ikusten diren hondakinak ez dira dauden bakarrak, baina bai deigarrienak. Bertan, besteak beste, obra-hondakinak, tabernaren edo jatetxeren bateko puskak eta autoen zatiak ere ikus daitezke.

Udaltzaingoak hondakinak arreta pixka batekin miatzen baditu, ez dugu uste nondik datozen asmatzea oso zaila izango zaionik. Bakar batzuk, behintzat.

Donostiako Udalari zera eskatzen diogu, hondakin horiek garbitzeko eta batez ere neurriak lehenbailehen hartzeko, Belartza Goikoa legez kanpoko zabortegi bihurtu baino lehen. Nahiz eta, jakina, hor arazo nagusia betelana bera den. Gogoan izan Enrique Ramosek zinegotziak bertan makina bat tona harri pilatzea baimendu zuela, legez kanpo baimendu ere. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak betelana hortik kentzeko agindu zuen. Alferrik, ordea, orain arte, behintzat.

Aprobetxatu nahi dugu gogoratzeko Eguzkik eta Haritzaldek joan den urrian erabaki zutela Ingurumenaren Udal Kontseiluan berriro ez parte hartzea, harik eta Ramosek aurreko legealdian Belartza Goikoan eta Lourdes Txikin egin zituen txikizioak konpodu arte. Ramos Hirigintza zinegotzia izan zen aurreko legealdian eta oraingo honetan, berriz, Ekologia zinegotzia.

Eguzki, 2020ko martxoan

belartza0belartza4 belartza3 belartza2IMG_20200307_132204331_HDR[1] IMG_20200307_131827203[1] belartza10 belartza7 belartza6 belartza5

La entrada Belartzan legez kanpo egin zuten betelana zabortegi bihurtzeko arriskuaz ohartarazi du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/