Behobia-Donostia prestatzen ari bazara mediku eta kirolari hauek lagunduko dizute

  • Nola eragiten dute lasterketa eguneko baldintzek errendimenduan eta kirolariaren fisiologian? Galdera honi eta beste hainbati erantzungo diote mediku eta kirolariek Donostian urriaren 7an.


2017ko irailaren 19an - 13:19
Behobia-Donostia lasterketa azaroko bigarren igandean izaten da. Argazkia: EITB.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Milaka lagun ari dira azaroko Behobia-Donostia korrika lasterketa ezaguna prestatzen. Batzuk esperientzia eta jakinduria handiz eta beste batzuk ez hainbeste. Urriaren 6an, 19:00etan, Donostiako San Telmo museoan ondoko hizlariak entzuteko aukera izango da: Uxue Fraile (mendi lasterkaria), Arantxa Errazkin (Bidasoa ESIko medikua eta kirolaria), Iñigo Etxeberria ( Behobia-Donostiako koordinatzailea), Felix Zubia eta Xabier Valencia (Donostia Unibertsitate Ospitaleko medikuak). Moderatzailea Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kazetaria izango da.

Antolatzaileak ondokoak dira: Bidasoaldeko eta Donostialdeko Osakidetza, Bagera Euskara Elkartea, Behobia-Donostia lasterketa, San Telmo museoa, Urrats euskaltegia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.


Atletismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.