Beheranzko joera finkatu arte neurriei eustea erabaki du LABIk

  • Gaur goizean elkartu da berriz ere LABIren Batzorde Zientifiko-Teknikoa, eta indarrean dauden neurriak beste astebetez mantentzea erabaki du.


2021eko abuztuaren 18an - 11:31
Azken eguneraketa: 13:39
Argazkia: Irekia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuaren hasiertik metatutako intzidentziaren bilakaera beheranzkoa izaten ari  dela adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, baina hori horrela izanda ere hobekuntza ez dela oraindik nahikoa nabaritzen osasun-sistemaren asistentzia-presioan. Beraz, beheranzko joera eremu guztietan nabaritu arte indarrean dauden neurriak beste astebetez mantentzea "zuhurra" dela adierazi du LABIren Batzordeak.

Hauek dira indarrean dauden neurriak, laburrean:

- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da transitoa duten hiriguneetan.

- Jarduera ekonomikoak dituzten establezimenduak 01:00etatan itxi behar dira.

- Barne aforoak % 35era mugatuta daude kultur, gizarte eta bestelako esparruetan.

Sagarduik emandako datuen arabera, gaur egun 256 pertsona daude COVID-19a dela-eta ospitaleratuta, horietako 75 ZIUn. Txertaketari dagokionez, EAEko 12 urtetik gorako biztanleen % 82,4k gutxienez dosi bat jaso dute, eta % 73,9k osatu du pauta osoa. Sagarduik kutxatu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro diren 65 urtetik beherako pertsonei eta 12-39 urte bitarteko biztanleei txertatzeko deia egin die.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Eguneraketa berriak daude