Behar dugun EH Bildu

  • Behar dugun EH Bildu izenburuko artikulu honetan, egileek EH Bildu koalizioari buruzko euren irizpideak eta ezaugarriak agertzeaz gain, “erakundetze bidea”, “norabide taktiko-estrategikoa” eta “erdibideko zuzenketa” ildoak eskaintzen dituzte.  

     

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irizpideak eta ezaugarriak

  • EH Bildu euskal herritar gehiengo bat osatu eta herri eredu ezberdina eraikitzeko osaturiko mugimendu politikoa da. Horretarako, elite politiko-ekonomikoei eta euren politikei aurrez aurre jartzea eta jendeari, hots Euskal Herriko biztanleriari, arlo guztien gaineko erabaki eskumena itzultzea izango du asmo.
  • EH Bildu mugimendu demokratikoa, horizontala eta popularra da. Beraz, erakunde honetan ildo politikoa zein barne postuak eta hauteskunde-zerrendak modu demokratikoan aukeratzen dira, “pertsona bat, bozka bat” irizpidea aintzat hartuta eta aukeraketa irekiak eginda.
  • EH Bildu oinarri munizipalista eta horizontaleko erakundea da, tokian tokiko biltzar eta erabaki guneen autonomiatik saretua. Ildo horretan, zuzendaritzei ematen dien funtzioa agintzean baino tokian tokiko zein eskualdeko organoak koordinatzean, EH Bilduko partaideak elkarlotzean eta komunikazio eta eztabaidaren kudeaketan datza.
  • Ez EH Bildu -ezta bere hauteskunde-emaitzak ere- ez dira bere horretan azken helburuak. Ordea, helburua hauteskundeetan zein gizartean gehiengo eraldatzaile eta soberanistak gauzatzea da. Dela EH Bildu-ren inguruan ardaztua, dela bloke popular zabalagoen bidez.
  • Demokratizazio prozesuan sakontzea berebiziko irizpidea da. Bloke popularrak honako aldarrikapenak izan behar ditu ardatz: demokrazia politikoa (herritarren erabakitze eskubide urraketaren ordez, burujabetza), demokrazia ekonomikoa (merkatu eta gizartearen aurkako erasoen ordez, jendeari lehentasuna emanda), demokrazia soziala (oligarkiak erakundeak kontrolatzearen aurka, herritarren parte hartzea), demokrazia ekologikoa (interes pribatuak sustaturiko natura xahutzearen aurka, jasangarritasun ekologikoa), justizia soziala, berdintasuna eta kultur eskubideak.

Erakundetze bidea

  • Biltzarra izango da erakundearen lan esparru nagusia maila guztietan.
  • Esku hartze telematikoak komunikazioa eta parte hartzea bermatuko die herritarrei EH Bilduren baitan eta bere erabakietan.
  • Ildo politikoa eta ildo hori kudeatuko duten pertsonak zehazteko ardura oinarriena izango da, behetik gorako prozedura horizontalei jarraiki.
  • Liberazio eta kontratazioek aukera berdintasuna izango dute oinarri, eta irizpideak gardentasuna, iragarria izana, eta objetibotasuna izango dira, gaitasunen araberako lehiaketa EH Bildurekin bat datozenei irekian.
  • Inor ezinen da 8 urte baino luzeagoz liberaturik izan, ez EH Bildun ez aurreko erakundeetan, beste erakundeekiko joan-etorriko ate birakariak ekiditeko.
  • Inolako organo ardurarik ezin da 8 urtetik gorakoa izan.
  • Lanpostu guztien informazioa, euren ardura eta lansariekin batera, eskuragarria izango da, webgunean eskegita besteak beste, eta hasiera data eta aurreikusiriko amaiera data argi utziko dira.
  • Informazio ekonomikoa, diru sarrerak eta gastuak, publikoak izango dira, webgunean eskegita, gardentasuna eta kontu ematea ziurtatzeko.
  • Militantziaren esku-hartzea eta jarduna sustatuko dira, ahalduntzea, erabakien ardura elkarbanatua eta karguen txandakatzea indartze aldera.
  • Barne zein erakunde publikoko kargu oro aukeraketa irekian hautatuko da, denentzako baldintza berberekin. Ondorioz, ez da izanen hautagaitza “ofizialik”, eta organo eta karguak jarrera neutralari lotu beharko zaizkio.
  • Ildo politiko eta estrategikoa parte hartze prozeduren bitartez erabakiko da, aldez aurretik arauei jarraiki, eta aurkezturiko ponentzia ezberdinak zein zuzenketak bozkatu ahalko dira.
  • Halaber, erakundearen estatutuek ere eztabaida, zuzenketa eta bozketarako aukera emango dute, modu ireki demokratiko eta parte hartzailean.

Norabide taktiko-estrategikoa

  • EH Bilduk Hego Euskal Herriko sektore popularrei konfiantza eta elkarlanerako gogoa piztu behar die, eta bloke popularra osatu. Bloke horrek ilusioa sortu beharko du eta elite ekonomikoei zein euren agindutara diren elite politikoei boterea lehiatuko die, erakundeetan ez ezik baita beste esparruetan ere.
  • Helburua herri eredu alternatiboa abiatzea da, sektore popularren ahalduntzea lortuko duena; hots, langile, gazte prekario, langabe, sasi-autonomo, multinazionalek hankaperaturiko merkatari txikiak, emakumeak, pentsionistak eta abar moduko herritarrei esparru guztietan erabakitzeko eskumena ematea.
  • Herri eredu alternatiboak eztabaida zabal eta konplexuaren ondorioko osagai intelektuala behar du izan; horretarako, denbora, jakituria, eskarmentua, baliabideak eta jendea behar dira. Eztabaidak horrek hainbat ardatz ditu: historikoa, soziologikoa, psikologikoa , ekonomikoa, teknologikoa, ekologikoa… Ardatzoi esker eztabaidaren emaitzak ideologiatik egunerokotasunerako bidea egin ahalko du. Herri ereduan asmatzeko, eredu horren eztabaidan ere asmatzea beharrezkoa da. Eztabaidak sakona, ezagutarazia eta jakinarazia, elkarbanatua eta itxikeriatik eta eliteetatik gordea izan behar du, eta lan molde komunak erabili beharko ditu, etikaren zentzu irmoz eta egungo garai historikora ondo egokiturik.
  • Errealitatea iraultzeko nahitaezkoa da subjektuak eta erakundeak bere iraultza propioa izatea. Lortzeko, atzerakarga eta inertzia ugari alde batera utzi eta modu eta jarrera berriei ekin beharko zaie. Bide horretarako pertsonak eta taldeak erronka berrietara egokitzeko elkarlana zein norberekoen ekimenaren premia dago.
  • Kontuan hartzekoa da, era berean, herri eredu alternatiboak baduela nahikoa garrantzia ahalik eta pertsona gehienen artean egitea merezi izateko. Aliantzak nahitaezkoak dira. Daudenak indartu eta berriak sortu beharko dira, ezarriko diren espazioak eta euren bitartez lortu nahi diren helburu eraldatzaileak ondo neurtuta .Aliantza sendoak izateko denbora ere ondo neurtzea garrantzitsua da.
  • EH Bilduk, gainera, bere burua erakunde feministatzat aitortzen du, herriaren euskalduntzearen aldekoa da eta Euskal Herriaren etorkizun iraunkorra lortze bidean dauden eraldaketa ekosoziala sustatuko du. EH Bilduk lehentasun harreman egonkorrak izango ditu EH Bai-rekin Ipar Euskal Herrian.

Erdibideko zuzenketa

  • Proposaturiko neurri eta aldaketa batzuk dagoeneko indarrean jartzea dago, beste batzuek trantsizio denbora beharko dute. Baina helburu garbia da EH Bilduk pauso irmoak eman ditzala erakunde demokratiko, garden, parte hartzearen zale eta tokian tokikoa izan dadin; bloke popular antagonista hegemonikoa garatzen joateko. Geldi geratzea eta aldaketa sozialek aurrea har diezaguten ezin dugu onartu.

 

Izaro Gorostidi (Plentzia)  Ion Andoni del Amo (Durango)

beste sinatzaileak:

Irune Soto (Galdakao)

Dani Maeztu (Durango)

Lola Gómez (Bilbo)

Alex Marañón (Bilbo)

Unai Apaolaza (Donostia)

Egoitz Askasibar (Bilbo)

Julia Itoiz (Iruña)

Aritz Bravo (Durango)

Iker Urkiza (Durango)

Pablo Fernández (Bilbo)

Ibon Ostolaza (Donostia)

Santi Merino (Donostia)

Rosa Mintegi (Durango)

Koldo Lekuona Ruiz de Luzuriaga (Asparrena)

Jon Azkune (Santurtzi)

Jon Bingen Landabidea (Durango)

Jon Ander Etxeberria (Bilbo)

Eider Uribe (Durango)

Xabier Sarasua (Aretxabaleta)

Eloi Landia (Durango)

Patxi Azparren (Pasaia)

Leire Ugarte Santamarina (Bilbo)

Juanra Cano (Pasaia)

Asier Garcia Aurrekoetxea (Bilbo)

Pedromari Olaeta (Gasteiz)

Joseba Verdugo Goikoetxea (Iruña)

Marisol Juaristi (Durango)

Fernando Bilbao (Bilbo)

Unai Alberdi (Astigarraga)

Axular Astaburuaga (Bilbo)

Idoia Aldama Arana (Bilbo)

Iñaki Pazos (Gallarta)

Kepa Solozabal (Portugalete)

Aitor Beobide (Durango)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude